Prentsa Aretoa
2014/03/12
Rut Martinezek Bañez ministro andreari gaitzetsi dio enplegu datuen aurrean erakusten duen baikortasun neurrigabea
Otsailean Gizarte Segurantzak izan zuen afiliatu berrien hazkunde urriari dagokionean Lan Ministerioak izandako neurrigabeko baikortasunaren aurrean, EAJ-PNV Euzko Abertzaleak Taldeko Rut Martinez Senatariak Lan eta Gizarte Segurantzako Ministroa den Fatima Bañez andreari galdera bat luzatu dio: “ea zintzotasunez uste duen Ministroaren esanetan sortutako enpleguaren kalitatearen antzeko balorazio positiboa egin dezakeen, batez ere gazteen enpleguari dagokionean”.
Martinez senatariak ministerioari bere hitzaldi garailea aurpegiratu dio “hain burugogorra den lan errealitateak argi erakusten duenean langabeziak, aldi baterako kontratuak eta lan kontratuen partzialtasunak gehien kalteturiko taldea gazteena dela”. Zentzu honetan, Martinez senatariak Lan eta Gizarte Segurantza Ministeriotik ateratako datu sendoak eman ditu: “Datu hauek argi eta garbi uzten dute ekonomia ez dela ari lan karga berriak sortzen, baizik eta behin betirako kontratuak hondatzen ari dela aldi baterako kontratuekin ordezkatuz, txarrago ordainduta eta kasu askotan, aldi baterakoak izanik”. Aipatutako hauek, hein handi batean, 25-30 urte bitarteko gazteei eragiten dietela aipatu du eta, gaineratu duenez, “ez dute kontratu partzial bat aukeratzen baizik eta jardunaldi osoko lanaldia lortu ezinaren aurrean derrigortuta daude hori aukeratzen.”
Azkenik, senatari jeltzaleak bere atsekabea adierazi du “Bañez ministroak bere Erreforma defendatzen jarraitzen duelako, begiak itxiz dagoen langabeziari, prekarietateari, soldaten murrizketa gogorrei eta gizartearen itxaropen profesionalen gabeziari, bai orokorrean, baina bereziki gazteenari”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19