Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/03/12

EAJ-PNVk salatu duenez PPko hiru arabar senatariek Forondan 24 orduko jarduna berrezartzearen kontra bozkatu zuten

Maria Eugenia Iparragirre, Sustapen Batzordean EAJ_PNVen Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaileak salatu duenez Alderdi Popularreko hiru arabar senatariek Euzko Abertzaleak Goiko Ganberan aurkeztu zuten mozioaren kontrako bozka eman zuten. EAJk bere mozioan eskatzen zuen Foronda-Gasteizeko aireportuan 24 orduko jarduna berrezartzea.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk salatu duenez PPko hiru arabar senatariek Forondan 24 orduko jarduna berrezartzearen kontra bozkatu zuten

ARGAZKIA JAITSI

Euzko Abertzaleak taldeak Senatuan aurkeztu zuen mozioaren bidez eskatzen zen Forondako aireportuan 24 orduko jarduna ezartzea; horrekin batera eskatzen zen albait arinen Hondarribiako Aireporturako salbuespen tramitea betetzea eta albait arinen aduanako ikuskaritza gunea aktibatzea Shengen esparrutik kanpoko eragiketak ahalbidetuko lituzkeena. Zentzu berean, Iparragirre senatariak Gobernuari eskatu zion hiru euskal aireportuetan beren ordutegi barruan eskaintzen dituzten zerbitzuen kalitatea erabiltzaile guztientzat bermatzea.

Iparragirrek gogoratu duenez Jorge Ibarrondo Talde Popularreko ordezkariak Alderdi Popularraren ezetza defendatu behar izan zuen. Talde Popularreko hiru senatari arabar izan ziren, Euskal Talde Popularra  euskal herrialdeko gaiak defendatzeko eratu zutenak, hain zuzen, beren taldeko kideekin batera Gasteizko aireportua 24 ordutan zabalik egotearen kontra bozkatu zutenak .

Amaitzeko, senatari jeltzaleak adierazi du gai honetan errealitate bat eta beharrizan bat dagoela: "errealitatea, Euskal Autonomi Erkidegoko aireportua" da eta "beharra  da  aireportu horiek erabiltzea erabaki duten pertsonentzat kalitatezko zerbitzuak ematea bermatzekoa".

 

Ezagutu Gure Senatariak