Prentsa Aretoa
2014/03/13
“Jurisdikzio unibertsala ezabatzeak Auzitegi Nazionalean egun dauden krimen larrien zigorgabetasuna sustatuko du"
Jokin Bildarratz EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeko senatarien bozeramaileak osoko zuzenketa aurkeztu dio jurisdikzio unibertsalaren kontzeptua ezabatzen duen lege Erreformari. Bere hitz egitean Alderdi Popularrari egotzi dio ziurgabetasunaren atea ireki diela genozida, terrorista eta torturatzaileei. Zentzu honetan adierazi du jurisdikzio unibertsala ezabatzeak ekarriko duela "krimen larrien zigorgabetasuna eta une honetan Auzitegi Nazionalean aztertzen diren 13 auziak largestea; kasu hauen artean daude, besteak beste, Ignacio Ellakuria euskal abadearen edo José Couso kameraren erailketak eta Sahara eta Tibeteko auziak". Era berean gaineratu duenez "jurisdikzio unibertsala ezabatzeak suposatuko du giza eskubideen defentsa ahaztea ustezko harreman internazionalak zaintzeko aitzakiapean". "Berarekin ekarriko du kriminalen zigorgabetasuna lehenestea eta krimen larri hauek pairatu dituzten biktimak ahaztea" esan du.
Senatuko EAJ-PNVren taldearen bozeramaileak deitoratu du Alderdi Popularrak lege proposamen hau "egun batetik bestera, isilpean eta Parlamentuaren bizkarretik" izapidetu izana "Giza eskubideen iritzia eskatu gabe, operadore juridikoei entzun gabe, interesatuei entzun gabe; azken finean beren interes ekonomikoak lehenetsiz, beren interesak giza eskubideen gainetik lehenetsiz".
Bildarratzek amaitzeko gogoratu nahi izan du Jesus Galindez EAJ-PNVko alderdikidearen erailketa eta desagerpena; bera izan zen arrazoi politikoengatik eraila izan zen lehen pertsona.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19