Prentsa Aretoa
2014/03/19
Bildarratzek Espainiako Gobernuari exijitu dio terrorismoaren biktima guztiei berdintasun eta diskriminaziorik ezaren printzipioa bermatzea
Jokin Bildarratz, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeko bozeramaileak mozioa aurkeztu du Goiko Ganberako hurrengo Osoko Bilkuran eztabaidatua izan dadin. Mozio horren bidez Espainiako Gobernuari eskatzen zaio terrorismoaren biktima guztiei ordaina emateko prozesuetan berdintasun eta diskriminaziorik ezaren printzipioa betetzea, eta ondorioz eta espainiar legeriak garatu dituen lege arauetan oinarrituta, izaera hori aitortuta duten terrorismoaren biktimei ordaina ukatzea zuzen dezala, ukapen hori, kasu askotan, suposiziotan oinarritua izan delarik.
Bozeramaile jeltzaleak idazkian gogoratu duenez "aspaldiko partez, Espainiako Gobernuak, sistematikoki ordainak ukatu dizkie bortxazko delituen biktima izan direnei, Barne Ministerioaren arabera delinkuentzia antolatuan parte hartu dutenak eta bortxazko delituak egiten dituen erakundekoak direnak”. Bildarratzek gaineratu duenez "Espainiako Gobernuak bere ukapenak arrazoitzen ditu Bortxazko Delituen Biktima direnentzako kalte ordainei buruz Estrasburgon 1983ko azaroaren 24an onartutako eta Espainian 2001eko urriaren 20an berretsitako Europar Hitzarmenean esandakoan oinarrituta, baina oroimen,duintasun,justizia eta egia izan behar dira biktimek eta beren senideek merezi duten ahalegin honetan gidatu behar gaituzten printzipioak".
Horregatik guztiagatik Senatuko Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak aurkeztu duen mozioan Gobernuari eskatzen dio berdintasun eta diskriminazio ezaren printzipioa bete dezan, terrorismoaren biktimei ordaina emateko prozesuetan.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19