Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/04/10

Senatuko EAJ-PNVk talde guztien babesa lortu du gas-likidotua itsasorako erregai gisa erabiltzea onartzeko

Jose Maria Cazalis EAJ-PNVko senatari eta Ingurumen eta Eguraldiaren Aldaketa batzordean Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaile denak aurkeztu duen ekimenarekin bilatzen da gas-likidotua itsasorako erregai gisa erabili ahal izatea. Ekimen honek Goi Ganberako talde politiko guztien babesa jaso du.

rss Ezagutzera eman
Senatuko EAJ-PNVk talde guztien babesa lortu du gas-likidotua itsasorako erregai gisa erabiltzea onartzeko

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVren legebiltzar taldearen proposamenez, 2012ko urriaren 11n ospatu zen Ingurumen eta Eguraldiaren Aldaketa Batzordeak aho batez onartu zuen batzorde barruan ponentzia bat eratzea gas likidotua itsasorako erregai gisa erabiltzeari buruzko azterketa tekniko eta ekonomikoa egiteko.

Cazalis senatariak bere hitz egitean azaldu duenez "munduko 16 garraio itsasontzirik handienek kutsatzen dute 800.000 autok kutsatzen duten beste. Erregai ez hain kutsakorra erabiltzea, berriztagarria ez den arren, oso garrantzitsua izan daiteke negutegi eragina duten eta euri azidoa sortarazten duten gas eta partikulak murrizteko orduan".

Cazalisek amaitzeko gaineratu duenez "aukera ona da eta horren alde egin behar dugu. Gaur adreilutxoa jarri dugu. Orain, eraikitzen jarraitu behar dugu".

Ezagutu Gure Senatariak