Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/04/22

Elebitasun erreala lortzeko erakundeekin lan egiteko eskatu dio Bildarratzek Mariano Rajoyri

Senatuko Euskal Talde Parlamentarioaren bozeramaile Jokin Bildarratz Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteari zuzendu zaio, eta euskarari dagokionez inolako kezkarik ez duela kritikatu du. Horrez gain, elebitasun erreala lortzeko erakundeekin lan egiteko eskatu dio euskal senatariak.

rss Ezagutzera eman
Elebitasun erreala lortzeko erakundeekin lan egiteko eskatu dio Bildarratzek Mariano Rajoyri

ARGAZKIA JAITSI

Senatari jeltzaleak eskaera egin dio Espainiako Gobernuko presidenteari, gobernuak Euskadin duen ordezkari Carlos Urquijori agindua eman diezaion gaztelania ez ezik euskara ere defenda dezan. “Urquijok bi urte eskas daramatza postu horretan eta euskal erakundeen aurkako 500 errekurtso baino gehiago aurkeztu ditu. Ia denak udalen aurkako jarduketak eta errekurtsoak dira, gehienak euskararen beraren eta euskal administrazio publikoetan euskararen erabilera normalizatzearen kontrakoak.” Bildarratzen iritziz, “hau dena pentsaezina da. Elkarbizitza eraiki egin behar da, egunero landu behar den zerbait da, ez da bat-batean magiari esker sortzen.”

Euskal senatariak gogorarazi du une honetan euskararen erabileraren % 30eko hazkundea dagoela. “Horregatik, gizarte elebiduna lortu nahi badugu, erabat beharrezkoa da administrazio publikoek euskaragatik eta euskararekiko diskriminazio positiboz jardutea. Euskararen normalizazioa, elkarbizitza ez da lortuko udalak epaitegietara eramanda.” Hala, Euskal Talde Parlamentarioaren bozeramaileak Mariano Rajoy Gobernuko presidenteari eskatu dio Espainiak Euskadin duen gobernu ordezkariari agindua eman diezaion euskara modu aktiboan sustatu eta defenda dezan.  

 

Ezagutu Gure Senatariak