Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/04/28

Jokin Bildarratz Kupoari buruz: "Akordioa lortzeko formula aurkituko dugu"

Senatuko EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaile Jokin Bildarratzek Kupoaren inguruan hitz egin du konbentzimendu osoz "akordioa lortzeko formula aurkituko dugu laster, gerorako utzi beharrean". Bildarratzen esanetan "akordioa egon beharra dago. Ez dago beste aukerarik. Gai honek atzerapen handia darama eta akordioa lortzeko ordua da. Akordiorik ezak tentsiora eramango gintuzke eta, krisi ekonomikoan gauden momentu honetan, tentsioa ez da batere ona. Nik ulertzen dut akordioa behar dela arduraz jokatuko badugu, eta hori espero dut. Formula aurkituko dugu akordioa gerorako utzi barik lor dezagun".

rss Ezagutzera eman
Jokin Bildarratz Kupoari buruz:

ARGAZKIA JAITSI

ETBn egin dioten elkarrizketan galdetu diote Bildarratzi Estatus Berriari buruzko Ponentziaren inguruan. Senatari jeltzaleak azaldu duenez "Batzorde honekin aukera bat  zabaltzen zaigu une honetan Eusko Legebiltzarrean. Herri honetako lau ardatz nagusiak ditugu, eta euskal hiritarrok izan nahi duguna adostu behar dugu. Hortik aurrera, Madrilgo gobernuarekin negoziatuko dugu, eta geroago ikusiko dugu zein den hiritargoak egin denaren inguruan duen irizpidea".

Dena dela, Bildarratz minduta agertu da "Jokoan hasi baino lehen, batzuk iritziak ematen hasi dira, eta ez luke horrela izan behar". Euskal politikariaren esanetan "Ponentzian parte hartuko duten indar politiko guztiek eraman beharko lukete negoziatzeko ideia, eta lau ardatz errespetatu beharko lituzkete: elkarrizketa, negoziaketa, akordioa eta berrespena. Inportanteena da lan metodologia irizpide horien oinarrian mantentzea. Ponentzia horretatik ideia onak atera behar dira Eusko Jaurlaritzak forma eman diezaien. Albo batean utzi behar ditugu zalapartak eta itxurakeriak, eta mahaiaren inguruan eseri behar dugu bakoitzak bere historia daramala ulertuta. Guk helburu batzuk ditugu, PSEk beste batzuk izango ditu... eta denok elkarrekin ekin behar diogu hiritargoari erantzuteko".

Amaitzeko gaineratu duenez "Eusko Legebiltzarraren eta alderdi politikoen lan hau dago hauteskunde prozesuen gainetik. Lan metodologia bat adostu beharko da, testu bat eta adostutako borondate bat emango diguna. Akordioetara iristeko borondatea behar dugu, trantsizioaren izpiritua behar dugu, denon eskuzabaltasuna. Akordiora ikuspuntu ezberdinetatik iritsi behar dugu".

Ezagutu Gure Senatariak