Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/05/06

EAJ-PNVk eta Senatuko oposizioko talde guztiek eskatu dute Justizia Unibertsaleko Legea indargabetzea

Euzko Alderdi Jeltzaleak Senatuko gainerako oposizio taldeekin batera aurkeztu duen mozioaren bidez Gobernuari eskatzen zaio justizia unibertsalari buruzko Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa aldarazteko egin zen martxoaren 13ko 1/2014 lege Organikoa indargabetzeko lege tramitea bultzatzea.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk eta Senatuko oposizioko talde guztiek eskatu dute Justizia Unibertsaleko Legea indargabetzea

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVk eta Goiko Ganberako oposizioko talde guztiek adierazi dute legeak jurisdikzio unibertsalaren egikaritza ezabatzea suposatzen duela, eta "bereziki larri eta esanguratsua da hau, nazioarteko Zigor Zuzenbide alorreko delituei dagokienez". Era berean esan dutenez "agerian geratu da erreformak asmo politiko argia izan duela".

Presaka eta korrika egindako lege izapide baten ondorioak ikusi dira egunotan, hainbat trafikatzaile espetxeetatik kanpo geratu direlako.Ondorio modura, kezka giroa orokortu da gizartean. Lege  eskas honek nahasmen handia eragin du kudeatu behar duten arduradunen artean.

Jokin Bildarratz Senatuko EAJ-PNVren taldeko bozeramaileak aditzera eman duenez "Alderdi Popularrak nahita saihestu nahi izan ditu Estatu Kontseiluaren, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren edo Estatuko Fiskaltza Nagusiaren txostenak. Ondorioz, lege testu eskasa egin dute, kudeatu behar duten arduradun juridikoen artean nahasmen handia eragiten ari dena".

Ezagutu Gure Senatariak