Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/06/17

Bildarratz: “Abdikaziotik koroatzerako trantsizioa onartzeak suposatzen du Estatu eredu bat betikotzea onartzea. Ez dugu onartzen, ez dugu onesten, ez gara isiltzen”

Jokin Bildarratz Senatuan EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramailea oso kritiko agertu da Juan Carlos erregeren abdikazioa gauzatzeko egingo den lege organikoaren inguruan, eta gaur arratsaldean Goiko Ganberan egin den osoko bilkura monografikora begira. Zehaztu duenez bere Taldeak abstentzioa bozkatuko du lege organikoa bozkatzeko orduan. Senatari jeltzalearen esanetan “aldez aurretik ebatzi den debatea” izango da, “ondo lotutako Lege Egitasmoa aurkezten zaigulako”. Bildarratzek gaineratu duenez “une honetan abdikaziotik koroatzerako trantsizioa onartzeak suposatzen du Estatu eredu bat betikotzea onartzea. Ez dugu onartzen, ez dugu onesten, ez gara isiltzen”.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJ-PNVren ordezkariak bere hitz egitean gogoratu duenez “Trantsizioak autonomien estatu homogeneitzatzailea bideratu zuen. Nazionalitate historikoek egiten zituzten eskariak desitxuratzeko borondate argiarekin. Batzuek ez zituzten eskubide historikoetan oinarrituta zituzten asmo bidezko haiek asetzerik izan. Euskadi da egoera horretan dagoenetako bat. Ondorioz, Konstituzioak sorreratik du Euskadin babes edo zilegitasun falta”.

Bildarratzek gaineratu duenez “EAJ-PNVk jarrera kritikoa mantenduko du inposatutako erabaki horren aurrean. Ez gara Estatuaren agindupeko hiritar sentitzen. Ez gara erregearen mendeko ezta errepublikaren mendeko ere. Euskal hiritarrak gara, izateko dugun borondatea errespetatzea eskatzen dugunak. Gure borondatea errespetatzen duenak izango du gure errespetua.

Aurrekari horiekin senatari jeltzaleak planteamendu eraikitzailea egin du berriz ere. “Estatuaren ereduaren erreforma sakona planteatzen dugu, negoziazio politikoa irekitzea planteatzen dugu gatazka politikoa konpontzeko. Arazoari aurre egiten diogu eta konponbidea proposatzen dugu: konstituzioaren erreforma eta Estatu eredu berria. Ezinbestekoa da goitik beherako aldaketa egitea krisi instituzional eta politikoa bizi dugulako, murgilduta gauden herrialde eta ekonomia krisiaz gain. Estatu barruan dauden errealitate nazional ezberdinak egokitzeko arazoa dago. Ezkutatzeko edo estaltzeko saiakera egin daiteke, baina hiritarren borondate naturalak bizirik dirau. Nahi ala ez”.

Amaitzeko, Senatuko EAJ-PNVren bozeramaileak begirunea eskatu dio espainiar errege berriari. “Nortasun izaera ezberdinekiko errespetua, gure hizkuntzarekiko errespetua, gure kulturarekiko eta izateko moduarekiko errespetua eta izateko dugun borondatearekiko errespetua. Estaturik gabeko izan arren,historia, hizkuntza, sustraiak, kultura eta etorkizun propioa eraikitzeko borondatea duten herri eta nazioei egokitze egokia bideratzea ahalbidetzea eta erraztea nahi dugu. Espainiar estatua ez da nazio bakarra. Euskalduna naiz eta Euskadi da nire nazioa”.

Ezagutu Gure Senatariak