Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/07/02

Senatuko EAJ-PNVren Legebiltzar Taldea Generalitateko Presidentea den Artur Mas-ekin batzartu da Bartzelonan

Senatuko EAJ-PNVren Legebiltzar Taldea, Jokin Bildarratz bozeramailea buru dela, Artur Mas Generalitateko Presidentearekin batzartu da gaur Bartzelonan. Topaketa honetan Euskadi eta Catalunyako egoera politiko eta ekonomikoa aztertu dute.

rss Ezagutzera eman

Bildarratzekin batera, Rut Martínez, Iñaki Anasagasti, José María Cazalis eta María Eugenia Iparragirre senatariak ere izan dira jeltzaleen ordezkari moduan.

EAJ-PNVk Generalitateko Palau-aren eraikina bisitatzeko gonbidapena jaso zuen Goiko Ganberako CiU taldearen eskutik. Núria de Gispert Catalunyako Parlament-eko presidenteak harrera egin die, Lluís María Corominas bigarren presidenteordearekin batera. Euzko Abertzaleak taldeko senatariek Catalunyako Parlamentuaren egoitza nagusia ezagutzeko aukera izan dute.

Bisitaren une garrantzitsuenak Bildarratz eta gainontzeko senatariek Francesc Homs Generalitateko Presidentzia kontseilariarekin izan duten bilera eta ostean Artur Mas Generalitateko presidentearekin izandakoa izan dira. Hauen amaieran Jokin Bildarratzek “hurrengo hilabeteetan Katalunian emango eta izango diren urratsetaz” hitz egin dutela jakinarazi du, “beraien hiru lerroak sendo mantenduz: oinarri sozial indartsu bat, akordio politiko nahikoa eta etorkizuneko egitasmo bat”. Senatuko EAJ-PNVren Legebiltzar Taldearen bozeramaileak gaineratu duenez, “baloratzen aritu gara Gobernu espainolaren gelditasuna eta, bestalde, euren legislazioaren birzentralizazioa eta, konkretuki, Kataluniaren itotasun ekonomikoa”. Azkenik, euskal senatariek Euskadiren egoera eta hurrengo hilabeteetarako egitasmoak jakinarazi dizkiete Artur Mas eta Francesc Homsi.

Ezagutu Gure Senatariak