Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/07/09

EAJ-PNVk 2014-2020 epealdirako Landa Garapenerako Marko Nazionalaz galdetu du Senatuan

José María Cazalis, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Batzordean EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaileak Gobernuari galdetu dio 2014-2020 epealdirako landa Garapenerako Marko nazionalak esparru horretan Euskal Autonomi Erkidegoak dituen eskuduntza esklusiboak eta EAEren foru berezitasuna errespetatzen dituen.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk 2014-2020 epealdirako Landa Garapenerako Marko Nazionalaz galdetu du Senatuan

ARGAZKIA JAITSI

Cazalisek Gobernuari zuzendu dion galderan azaldu du Gernikako Autonomi Estatutuak Euskal Autonomi Erkidegoari ematen diola nekazaritza eta abeltzaintza esparrurako eskuduntza esklusiboa "Euskadin eskuduntza hori ahal izan dugun eraginkorren burutzen saiatu gara, gure lehen sektorea osatzen duten errealitate sozio-ekonomikoa eta landa, itsaso eta nekazaritza-elikadura industrien inguruabarrak kontuan hartuz".

Foru berezitasunak  ematen du FEADER Landa Garapenerako nekazaritzarako Europar Funtsa bezalako laguntasunen kofinantzaketa funts propioekin egiteko aukera "Gobernu Zentralak helburu horietarako  erregimen komuna duten Autonomi Erkidegoei ematen dizkien funtsetara jo gabe".

Senatari jeltzaleak Isabel García ministroari gogoratu dio Espainiar estatuak iragan uztaileko Nekazaritza eta landa Garapen alorrean egin zen Konferentzian 2014-2020 epealdirako landa Garapenerako Marko Nazionala ezartzeko hartu zuen erabakia. "Autonomi erkidego bakoitza askea da, edo izan beharko luke,  bere interesak une bakoitzean egokien jotzen duen moduan defendatzeko orduan" argitu du Cazalisek.

Zentzu berean, EAJ-PNVren ordezkariak esan du erabat onartezina dela Gobernuak konferentzia sektorialean hartutako akordioaren babesean Euskal Autonomi Erkidegoarenak diren eskuduntza esklusiboen kontrako legeak edo arauak ezartzea.

Ezagutu Gure Senatariak