Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/07/22

Bildarratzen esanetan Rajoyk Euskadiko PP "maila elektoralik baxuenera" eraman du "birzentralizatzeko duen anbizioak gidatuta"

Jokin Bildarratz Senatuko EAJ-PNVren bozeramaileak baieztatu duenez Mariano Rajoy Espainiar Gobernuko presidentea euskal gizartea "irteerarik gabeko kale zulora" eramaten ari da "birzentralizatzeko duen anbizioak gidatuta".

rss Ezagutzera eman

Zentzu berean  iragarri dio horrek "ondorioak ekar ditzakeela", besteak beste Euskadiko PP alderdia " sortu zenetik maila elektoral baxuenetan aurkitzen dela".

Onda Vascari eskaini dion elkarrizketan Eusko Jaurlaritzaren eta Gobernu Zentraleko Exekutiboaren artean dauden harremanak azaldu ditu eta Iñigo Urkullu Lehendakariak Mariano Rajoy presidenteari  Estatu politikei ekiteko bilera proposatzeko idatzi dion eskutitzaren berri eman du.

Exekutibo bien artean gaur egun unerik tirabiratsuena bizi ote den galdetu diotenean baiezko erantzuna eman du eta esan du hori "etengabea" dela gaur egungo egoeran. Ildo berean salatu du PPk "birzentralizatzeko eta esana ez betetzeko" erakusten duen nahia, bere esanetan  ez baitaki bere gehiengo absolutua "nola erabili".

Senatuko EAJ-PNVren taldeko bozeramaileak baieztatu duenez  PP alderdiak "ez du sekula ulertu Espainiar estatua anitza dela eta Espainiar estatu barruan nazio batzuk daudela, eta ez bat bakarra eta askea". Bildarratzen esanetan PPk ahaztu egin du "errealitate zabal eta anitza" gobernatzen ari dela eta "bere hautesleriaren zati bat asetzeaz" baino ez dela arduratzen. "Lan horretan ari da egun batean eta bestean" gaineratu du.

Bildarratzek azaldu du "hainbat" direla gaur egun zapaltzen ari diren eskuduntzak eta beste batzuk "bete gabe" utzi direla, baina Rajoy-k horien eskari guztien aurrean "entzungorrarena egiten du", "behin eta berriz" helarazten zaizkion arren.  

Ezagutu Gure Senatariak