Prentsa Aretoa
2014/09/09
Sustapen ministroak Iruneko Ventaseko tren geralekua 2015eko ekainean guztiz berrituta egongo dela erantzun dio Iparragirre senatariari
Lanak, 600.000 euro baino gehiagoko aurrekontuarekin, urtearen azken hiruhilekoan hasiko dira, "urrian, ziur aski", Ana Pastor ministroak jakinarazi duenez.
Iruneko Ventas tren geralekua 2015eko ekainerako eraberrituko dute, Ana Pastor Sustapen ministroak Maria Eugenia Iparragirre Euzko Abertzaleak Taldeko senatariaren galderari erantzun dionaren arabera. Estatuko Gobernuari kontrola egiteko gaur hasi den Osoko Bilkuran, senatari gipuzkoarrak geralekua eraberritzeko lanetarako Gobernuak aurreikusten duen egutegia zehazteko eskatu dio Sustapen saileko buruari, “herritarrak nahastu gabe” lizitazio, esleipen edota exekuzio datekin.
Dena dela, ministroak hainbat zehaztasun eman ditu: ekainean 600.000 euroko inbertsioa onartu zela, abuztuaren 8an lizitatzaileen eskaintzak jaso zituztela eta, egunotan aztertzen izan ostean, irailean esleituko dituztela. Horrela, Pastorrek ziurtatu du lanak urtearen azken hiruhilekoan hasiko direla eta zazpi hilabeteko exekuzioa izango dutela.
Ez da lehen aldia senatari irundarrak gai honen inguruan galdetzen diona ministroari. Apirilean Ana Pastorrek geralekua “ekainean” lizitatuko zela esan zuen eta, hau ez zela bete ikusita, uztailean berriz ere galdetzeko asmoa zuen, baina orduan ministra ez zenez Osoko Bilkurara joan iraileko lehen bilera honetara atzeratu zuen. “Gure lana herritarren betebeharrei erantzuna ematea besterik ez dela jakinarazi nahi dizut”, amaitu du Iparragirrek.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19