Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/09/09

Bildarratz senatariak Justizia Ministeritzari gogoratu dio desagertze kasuetan bere erantzukizunak bete behar dituela Nazio Batuek txostenak eskatu beharra izan barik

Senatari jeltzaleak balorazioa egitea eskatu dio Justizia Ministerioari bai Egia, Justizia, Konponketa eta ez errepikatzeko Bermeak sustatzeko Nazio Batuak duen Kontuhartzaile Bereziak egindako Txostenean adierazitako ondorioei, bai Nazio Batuetako Lan Taldeak Espainian izandako misioan derrigorrean edo nahi gabe izandako desagertzeen inguruan egindako Txostenean jasotakoei

rss Ezagutzera eman
Bildarratz senatariak Justizia Ministeritzari gogoratu dio desagertze kasuetan bere erantzukizunak bete behar dituela Nazio Batuek txostenak eskatu beharra izan barik

ARGAZKIA JAITSI

Jokin Bildarratzek, Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeko bozeramaileak, tamalgarritzat jo du nazioarteko eskaerak egon behar izatea Estatuko Gobernuak Guda Zibil eta Francoren diktadurapean izandako desagertze kasuen aurrean bere erantzukizunak betetzeko. Gobernua kontrolatzeko gaur hasitako Osoko Bilkuran senatariak galdetu du: “beharrezkoa al da gaur egun Nazio Batuak etortzea bide bazterretan 150.000 pertsona desagertuta jarraitzen dutela esateko?”.

Senatari jeltzaleari erantzunez -balorazioa egitea eskatu dio Justizia Ministerioari bai Egia, Justizia, Konponketa eta ez errepikatzeko Bermeak sustatzeko Nazio Batuak duen Kontuhartzaile Bereziak egindako Txostenean adierazitako ondorioei, bai Nazio Batuetako Lan Taldeak Espainian izandako misioan derrigorrean edo nahi gabe izandako desagertzeen inguruan egindako Txostenean jasotakoei-, Alberto Ruiz Gallardónek Nazio Batuen Lan Taldeak eskatutako txostena bidali dutela jakinarazi du, eurek emandako gomendioak Gobernuak noiz eta nola beteko dituen zehaztuz.

Hori dela eta, Jokin Bildarratzek onartu du nazioarteko txosten biek estatuko Gobernuaren laguntzeko borondatea balioesten zutela, baina, gaineratu duenez: “nahiago genuke Gobernuak inolako erantzunik eman beharrik ez izatea bere erantzukizunak betetzen ari delako. Jarreraz hitz egiten ari gara”.

Gaur hasitako Osoko Bilkuran, Bildarratzek gogoratu du Espainia dela “bigarren herrialdea borondatez kontra desagertutako pertsonen hilotzak ez berreskuratzeari edota ez identifikatzeari dagokionez”. Gainera, Euzko Abertzaleak Taldeko senatariak gogoratu du Lan Taldearen txostenak azpimarratzen duela hauen bilaketa ezin dela egon hauen familien lan edo ekimenaren pentzu, Estatuak betebehar baten moduan hartu beharreko zerbait baino. “Demokrata den edozeinek onartu behar du erabateko betebeharra dela desagertutako pertsona aurkitzeko hartu beharreko neurriak hartzea. Beharrezko guztiak”, nabarmendu du.

Ezagutu Gure Senatariak