Next Euskadi
Alderdi Eguna 2019

Prentsa Aretoa

2014/09/13

“EAJ-PNVk gogor jardungo du Kongresuan eta Senatuan,Euskadi Rajoyren Gobernuaren agendara itzul dadin”

Diputatuen Kongresuko eta Senatuko EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeetako bozeramaile, hurrenez hurren Aitor Esteban eta Jokin Bildarratzek Sabin Etxean eskainitako prentsa aurrekoan adierazi dutenez “Rajoyk legegintzaldia amaitutzat ematen duen arren, EAJ-PNVk gogor ekingo dio Kongresuan eta Senatuan, Euskadi Rajoyren agendara itzul dadin”.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Esteban eta Bildarratzek azpimarratu duenez “azken aldi honetan, espainiar gobernuak euskal gaiak jorratzen dituenean zentzu negatiboan egiten du, hau da, eskuduntzak murrizten ditu; autogobernua erasotzen du; euskal industriari baldintzak okertzen dizkio, argindar tarifen kasuan ikusi dugun bezala, gure enpresen funtzionamendu onerako zerbait funtsezkoa okertu delako; era berean aipatu behar da azken egunotan antxoaren arrantza aldiaren irekierarekin gertatu dena, euskal arrantzaleei horrenbesteko kaltea eragiten diena”.

Bozeramaile jeltzaleek Rajoyren exekutiboaren gelditasuna aipatu dute. Zentzu horretan Abiadura Handiko Trenaren kasua aipatu dute,zeinen barruan atzokoan Gobernu Kontseiluak 280 milioi euroko partida onartu zuen zati ezberdinak egiteko;besteak beste atlantikoko bide zatirako 45 milioi euro jarri dira: “Euskal Y trenbideak ez du partida horretatik euro bakarra jasoko. Berriro ere gogoratu beharko dugu Rajoyk hitz eman zuela 2013 urterako Bergarako lotunearen enkantea eginda egongo zela. 2014 urte amaieran aurkitzen gara eta badakigu lanen exekuzioa zer egoeratan aurkitzen den” adierazi dute EAJ-PNVren ordezkariek.

“Hauek dira Rajoyren Gobernuaren jarduerak, eta EAJ-PNV ez da besoak gurutzatuta geratuko; beraz, guk Kongresuan eta Senatuan gogor jardungo dugu Rajoyren agendan Euskadiko hiritargoa kezkatzen eta arduratzen duten gaiak berriz sartzeko“ azpimarratu dute Aitor Esteban eta Jokin Bildarratzek.

Next Euskadi
  • Jokin Bildarratz

    Jokin Bildarratz

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldearen bozeramailea

    SARTU

  • Nerea Ahedo

    Nerea Ahedo

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU

  • Mª Dolores Etxano

    Mª Dolores Etxano

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU