Prentsa Aretoa
2014/09/16
Senatuko Euzko Abertzaleak Taldea pozik agertu da Queso de Roncal Jatorri Izendapenak assaf arrazako ardien esnea erabiltzeari utziko diolako
José María Cazalis senatari jeltzaleak abenduan eskatu bezala, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Ingurumen eta Administrazio Lokaleko Sailak, Erronkariko gaztak egiterakoan assaf arrazako ardien esnea erabiltzeari uko egitea eskatu dio Europako Batzordeari. Batera, latxa ardien esnea erabiltzea ere proposatzen da ia bere osotasunean, lehenago egiten zen moduan.
Queso de Roncal Jatorri Izendapenak berriz ere latxa ardien gazta erabiliko du, ia bere osotasunean, gazta egiterakoan. Horrela jakinarazi dio Europar Batzordeari Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Ingurumen eta Administrazio Lokaleko Sailak, Roncal Babestutako Jatorri Izendapeneko Batzorde Erregulatzailearen Kontseilu berriaren akordioari jaramon eginez. Akordio honetan Erronkariko gaztak egiterakoan assaf arrazako ardien esnea erabiltzeari uko egitea eskatzen da eta, batera, latxa ardien esnea erabiltzea proposatzen da ia bere osotasunean, lehenago egiten zen moduan.
Senatuko Euzko Abertzaleak EAJ-PNV Taldeak pozik hartu du albistea, izan ere, horixe bera eskatu zion Jose Maria Cazalis senatariak Espainiako Gobernuari joan den abenduan: hain zuzen ere, aurreko Batzordeak 2008an Europako Batasunari Roncal jatorri Izendapenaren baldintza pleguak aldatu eta gazta egiterakoan arraza berrien esnea erabili ahal izateko egindako eskaeraren kontra egiteko zuen eskubidea erabiltzea.
Euzko Abertzaleak Taldeak salatu egin zuen Espainiako Gobernuak Europako Batzordean erabaki horren aurrean kontra egiteko zuen eskubide hori ez erabiltzea. Frantziako Gobernuak, ordea, erabili egin zuen, baina Espainiako Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen ministroa den Miguel Arias Cañetek arautegia aldatzeko eskuduntza duen administrazio bakarra Nafarroakoa dela gogoratu baino ez zuen egin, haien erabakiarekin bat eginez, nahiz eta ekoizleak eta Nafarroako parlamentua kontra agertu ziren.
Orain, Espainia eta Nafarroako Gobernuek hasierako jokabidea zuzendu ostean, Eusko Abertzaleak Taldeko senatariak eskatu zuen bezala, EAJ pozik agertu da. Izan ere, egoera berriak onura nabarmenak ekarriko dizkie Erronkariko gaztari eta bertoko arrazetako ardiak zaintzen dituzten abeltzainei. Onura, gainera, ez da bakarrik ekonomikoa izango, bertoko arrazen eta Erronkariko bailarako artzainen aspaldiko ohituren biziraupenerako ere bai.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19