Prentsa Aretoa
2014/09/22
Anasagasti senatariak AENAri Bilboko aireportuko itxuraren mantentze lanak egin dezala eskatzea galdegin dio Gobernuari
Bilboko aireportuaren instalazioen kontserbazio egoera ikusita, Euzko Abertzaleak EAJ-PNV Taldeko senataria den Iñaki Anasagastik “AENAri Euskadirako sarrera den eraikin honekiko dituen itxura betebeharrak betearaztea eskatzeko asmorik duen” geldetu dio Gobernu espainolari.
Idatziz erantzun beharreko galdera baten bitartez, Bizkaian aukeratutako senataria kexatu egin da 2000 urteko azaroaren 15ean Loiuko lurretan inauguratu zen bidaiarien terminalaren egoeraz. “Hamalau urte igaro dira eta, bere eguneroko garbitasuna ona bada ere, ez da gauza bera gertatzen erabileraren ondorioz belztutako hormekin, izan ere, urtero milaka izaten dira berauek erabiltzen dituzten bidaiariak”, salatu du.
Anasagastik dioenez, Santiago Calatrava arkitektoak “lan garbiaren zuria” aukeratu zuen ‘Usoa’ ezizenez ezagutzen den terminalerako, “baina mantentze lanak ez badira egokiak, emaitza tamalgarria da: sarreratik hasi, maletak jasotzeko gunean dagoen eskaileren irteeratik jarraitu, azala narriatuta dituzten eserlekuak edota belztutako horma zikinak, ez dira aproposak erreferentziako aireportu batean”.
Azpiegitura honi dagokionez ere, Anasasti senatariak idatzizko beste galdera bat ere aurkeztu du; hain zuzen ere, ontziratze gunearen berrantolaketaren inguruan. Bertan, behin segurtasun kontrola igarota, ez dago funtzionarioen postu bakar bat ere hegaldien informazioa jasotzeko, loturak tramitatzeko, atzerapenen berri izateko edota ontziratzeko zein ate hartu behar den galdetzeko, panel elektronikoez gain. Hori dela eta, senatariak Bilboko aireportuan maila ertaineko edozein aireportuk duen oinarrizko zerbitzu hau etorkizun hurbil baten berrantolatzeko ahaleginik egingo duen galdetu dio Gobernuari.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19