Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/10/01

Anasagastik enbaxadetako agregatu komertzialek euren lana betetzen duten herrietan denbora gehiago egitea eta prestakuntza hobea izatea eskatu du

Iñaki Anasagasti senatariak enbaxadetako agregatu komertzialek euren lana beteko duten herrietan denbora gehiago egiteko aukera izatea eskatu dio Luis de Guindos Ekonomia eta Lehiakortasun ministroari, eraginkorragoak izan daitezen. Horrez gain, ezagutza aldetik prestakuntza hobea duen jendea izatea ere eskatu du.

rss Ezagutzera eman
Anasagastik enbaxadetako agregatu komertzialek euren lana betetzen duten herrietan denbora gehiago egitea eta prestakuntza hobea izatea eskatu du

ARGAZKIA JAITSI

Euzko Abertzaleak Taldeko kideak enbaxadek, ICEXek eta agregatu komertzialek krisi garaian bete behar duten paperaren inguruan egin zen Iberoamerikako Gaietarako Batzordean Mondragon Kooperatibetako nazioarteko komertzial batek azaldutako ardura helarazi zion ministroari. Komertziala “bulego gutxiago baina estrategikoki garrantzitsuak diren herrialdeetan, eta jende askoz profesionalagoarekin” lan egitearen alde azaldu zen. Jeltzaleak onartu zuenez, Batzordeko eztabaidatan “jakin ahal izan dugu agregatu komertzialek oso denbora gutxi egiten dutela lan egingo duten herrialdeetan eta, ia-ia, bertara heldu, herrialdea ezagutu, eta enpresa eta bere funtzionamendua ezagutu orduko joan egiten direla”.

Nahiz eta ministroak azaldu Ekonomia Ministerioaren agindupean dauden agregatu ekonomiko komertzialek 3 eta 5 urte bitartean egiten dituztela, “iraupen normala eta inguruko herrialdeetan ematen direnen antzekoa”, erantzunak ez zuen asebete senatari jeltzalea. “Ponentzia bat sortzen denean arazoak antzemateko eta zelan lagundu ahal den aztertzeko izaten da. Kasu honetan, txostengile batek, denbora luzean nazioarteko harremanetan esperientzia duenak, esan digu enbaxadore edota aholkulari komertzialek hiru urte egiten dituztela, gehienez lau, eta ez dutela astirik izaten harreman pertsonalak lantzeko, batez ere suspertzen ari diren herrialdeetan, izan ere, harreman horiek apur bat kontrolatzen hasten direnean joan beharra izaten dute. Eta horrela eraginkortasuna galtzen da” gogoratu zuen.

Ezagutu Gure Senatariak