Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/10/09

Estatuko Gobernuak bere egin du EAJren eskaera eta antibiotikoekiko erresistentziak desagertzeko lan egingo du

Jose Maria Cazalis Senatari jeltzaleak 2013ko maiatzean antibiotikoekiko erresistentziak saihestu edota desager daitezen egin zuen interpelazioak bere fruituak eman ditu, izan ere, Osasun eta Ekonomia Ministerioek Plan Estrategikoa prestatzen ari dira mikrobioen aurkako botikekiko erresistentzia arriskuak gutxitzeko, giza medikuntza eta albaitariena kontuan hartuz.

rss Ezagutzera eman
Estatuko Gobernuak bere egin du EAJren eskaera eta antibiotikoekiko erresistentziak desagertzeko lan egingo du

ARGAZKIA JAITSI

Azken urteotan ugalduz doaz erresistentzia handiko organismoak norbere burua medikatzearen eta abeltzaintzan antibiotikoak erruz erabiltzearen ondorioz. Horregatik, Senatari bizkaitarrak mikrobioen aurkako medizinekiko erresistentzia arriskua gutxitzeko Plan Nazionala Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde arteko Batzordera eramatea eskatu zion Gobernuari orduko bere interpelazioan, eztabaidatu eta onartu dadin. Horrez gain, mikrobioen aurkako medizinekiko erresistentziak agertu ez daitezen borrokatzeko beharrezkoak diren politikak alderdi guztietatik aztertu eta dinamizatzeko lan taldea eratzea ere eskatu zuen.

Gainera, farmazia industriarekin elkarlan bideak indartzeko eskatu zion Gobernuari, mikrobioen aurkako botika eta antibiotiko berriak azkarrago ikertu, garatu eta merkaturatu ditzan. Batera, animalien osasun tratamenduetan antibiotikoak modu egoki eta orekatuan erabiltzea ere eskatu zuen.

Espainiar Estatuko Gobernuaren Plana, onartutako mozio honen ondorioz ateratakoa, hogei bat neurri eta 80 ekintza inguru aurreikusten ditu, eta lehentasunezko sei arlotan eragiteko asmoa du: antibiotikoen kontsumoa eta mikrobioen aurkako botikekiko erresistentziak ikuskatzea; bakterien erresistentziak kontrolatzea; prebentzio eta tratamendu neurri osagarriak bilatu eta sustatzea; ikerkuntza mailan lehentasunak zehaztea; osasun arloko profesionalak hezi eta informatzea; populazioa orokorrean eta bertako azpitaldeak informatu eta sentsibilizatzea.

Plan Estrategiko honetan, aipatutako Ministerioez gain, beste erakunde batzuk ere parte hartzen ari dira: Madrilgo Complutense Unibertsitatea, Espainiako Antibiograma Batzordea, Albaitari eta Medikuen Kolegioak eta zientifikoen zenbat elkarte, tartean Euskal Herriko erakundeetako eta elkarte profesionaletako adituak.

Ezagutu Gure Senatariak