Prentsa Aretoa
2014/10/14
Jose Maria Cazalisek aurrekontuetan gaixotasun arraroak artatzea bermatzeko partida gorde dezala eskatu dio Osasun Ministroari
Jose Maria Cazalisek 2015erako Estatuko Aurrekontu Orokorretan gaixotasun arraroak dituzten pertsonak Estatuko ospitale eta espezialista onenekin eta baldintzarik onenetan artatuko dituztela bermatuko duen partida kontuan hartzea eskatu dio Ana Matori, Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministroari.
Senatari bizkaitarrak gaixotasun arraro moduan izendatuta daudenak artatzeko beharrezko dirua aurreikusi ote duen galdetu dio Ministerioko arduradunari. Hain zuzen ere, baliabide ekonomikorik jarriko duen gaixotasun arraroak artatzeko bereziki prestatutako Osasun Sistema Nazionaleko zentro, zerbitzu eta unitateek (CSUR) eskaintzen duten zerbitzuaren kostuak berdintzeko beste Autonomia Erkidegoren baten ematen denean.
CSUR hauek espezializazio maila handia behar duten pertsonak kalitatez, segurtasunez eta eraginkortasunez artatzen dituzten zentroak dira, gaixotasun kasuak eraikin gutxitan batzeko beharra dutena. Bertara sarbidea berdintasunez egin dadin ere arduratzen dira.
Gaixotasun Arraroen Federazioaren arabera, Estatuko Aurrekontu Orokorretan zerbitzu berezi eta espezializatu hauetarako baliabideak ezin bermatzeak arriskuan jar dezake CSUR sistemaren funtzionamendu egokia eta gaixotasun arraroak dituzten pertsonak artatzea.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19