Prentsa Aretoa
2014/10/21
Ertzaintzaren lan deialdiaren aurkako helegitea kentzea eskatuko dio berriz ere EAJk Estatuko Gobernuari
EAJk ertzain berriak hautatzeko deialdiaren kontra jarritako helegitea kentzeko eskatzen duen mozioa aurkeztuko dio berriz ere Gobernuari. Oraindik bete ez duen arren, Ogasun eta Administrazio Publikoetako Ministerioak helegitea kentzeko joan den astean bien artean lortutako akordioa gauzatzeko agiria gaur zuzenduko diola jakinarazi dio Euzko Abertzaleak Taldeari.
Senatuko Eusko Abertzaleak EAJ-PNV Taldeak Euskal Herriko Justizia Auzitegi Gorenaren aurrean Estatuko Abokatutzak 120 ertzain berri hautatzeko Eusko Jaurlaritzak egindako deialdiaren kontra jarritako helegitea kentzea eskatuko dio Estatuko Gobernuari datorren asteko Osoko Bilkuran. Horrela egitea eskatu du gaur goizean izandako Bozeramaileen Batzordean, aurreko batzarrean atzeratutako interpelazioaren ondorioz datorren mozioa aurkeztuko dutela iragarriz.
Joan den astean gai zerrendan izan arren, mozioa atzeratu egin zuen Euzko Abertzaleak Taldeak Ogasun eta Administrazio Publikoetako Ministroa den Cristobal Montororekin helegitea kentzeko lortutako ahozko akordioa ikusita. Jokin Bildarratz, Taldeko bozeramaileak aurreratu duenez, “oraindik ez da helegitea kendu” eta horregatik gaia urriaren 28tik 30era bitartean izango den Osoko Bilkuran eztabaidatuko da.
Dena dela, senatari euskalduna akordioa laster gauzatuko delako itxaropena agertu du. “Oraindik garaiz gaude”, azaldu du. “Atzo gauean Ministeriotik gurekin kontaktuan jarri ziren helegitea kentzeko asmoak aurrera jarraitzen duela jakinarazteko eta euren borondatea irmoa dela agertzen duen agiri bat bidaltzen saiatuko direla gaur bertan”. Hala eta guztiz ere, Bildarratzen esanetan, “helegitea kentzen ez den bitartean, interpelazioaren ondorioz datorren mozioa mantenduko dugu. Modu kritikoan, gainera”. Gogoratu behar da, “3.700 familia baino gehiago lan deialdi publiko honen pentzu daudela. Ez da bidezkoa ezta normala ere akordio batera heldu eta oraindik ez gauzatzea”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19