Prentsa Aretoa
2014/10/28
Ertzain berriak hautatzeko deialdiaren kontra jarritako helegitea oraindik kendu ez izana kritikatu dio Estatuko Gobernuari Rut Martinezek
Senatuko Eusko Abertzaleak EAJ-PNV Taldeak Euskal Herriko Justizia Auzitegi Gorenaren aurrean 120 ertzain berri hautatzeko Eusko Jaurlaritzak egindako deialdiaren kontra jarritako helegitea oraindik kendu ez izana kritikatu dio Ogasun Ministerioari, jeltzaleekin horixe egiteko akordiora heldu eta hamabost egun igaro direnean. Jeltzaleek atsekabez hartu dute Montoro ministroak inpugnazioa kenduko zuelako hitza bete ez izana eta, aurreratu dutenez, “beharrezkoak diren ekimenak aurkeztuko ditugu Gobernuak helegitea kendu arte”.
Gaurko Osoko Bilkuran Alderdi Popularrak ezezko bozka eman dio Rut Martínez senatari jeltzaleak aurkeztutako interpelazioaren ondoriozko mozioari. Bertan, helegitea kentzeaz gain, zor eta defizit helburuak betetzen dituzten Administrazio eta erakunde publiko guztietako birjartze tasa kentzea eskatu du. Horrez gain, Estatuko Gobernuari Lan Eskaintza Publiko berrien deialdiak malgutzeko eta “hainbeste urtetan inposatutako birjartze tasek eragindako bitarteko izaera eta behin-behinekotasun maila handiak gutxitzen lagunduko duten” neurriak hartzeko proposatu dio. Martinez senatariak harriduraz hartu du Alderdi Popularreko senatari euskaldunek ere Euzko Abertzaleak Taldeko mozioaren aurkako bozka eman izana.
Dena dela, Alderdi Popularreko ordezkarien arabera, Gobernua “lanean ari da soluzioak bilatzeko” eta “gaia laster konponduko da”. Helegitea kentzeko akordioa gauzatu bitartean, Eusko Abertzaleak EAJ-PNV Taldeak akordioa zarratzeko lanean jarraituko duela aurreratu du, Ertzaintzaren Lan Eskaintza Publikoa gauzatu ahal izateko.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19