Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/10/28

Senatuak babesa eman dio Hodei Egiluzen familiari

Senatuaren Osoko Bilkurak Hodei Egiluzen familiari babesa eta elkartasuna adierazteko adierazpen instituzionala onartu du. Belgikako Anberes herrian duela urte bete desagertu zen galdakoztar gaztearen aita batzarrean izan zen urriaren 28an eta ostean Mariano Rajoy, Gobernuko Presidentea, eta Jorge Fernández Díaz, Barne Ministroarekin izateko aukera izan zuen.

rss Ezagutzera eman

Pablo Egiluz, bere herriko alkate den Ibon Uriberekin batera, Goi Ganberan ordezkaritza duten Alderdi Politikoetako ahots eramaileekin ere batzartu zen ostean. Haien babesa jasotzeaz gain, bere egoeraren berri emateko eskainitako aukera eskertu zien.

Presidentearekin batzartzea zein adierazpen instituzionala onartzea Senatuko Euzko Abertzaleak Taldearen ekimena izan da, eta Gobernuak eta beste Talde politikoek emandako erantzuna ezin hobea izan da. Adierazpena Talde guztiekin batera adostu da.

Ezagutu Gure Senatariak