Prentsa Aretoa
2014/11/06
Anasagastik Loiuko aireportuaren inguruan egindako galderari informazio faltsuarekin erantzutea egotzi dio Gobernuari
Euzko Abertzaleak Taldeko Iñaki Anasagasti senatariak Loiuko aireportuko hegazkineratze esparrua berrantolatzeari buruz Estatuko Gobernuak eman zion erantzuna “faltsua” dela jakin ahal izan du. Hori dela eta, berriz ere idatzitako galdera bat zuzendu dio Estatuko Exekutiboari jakiteko ea AENAri “behingoz” eskatuko dion Bilboko aireportuak behar duen mailako zerbitzua eman dezala. Duela hamabi urte eman zen hegazkineratze esparruan AENAren informazio gune bat jartzeko gomendioa baina oraindik ez da bete.
Irailean egin zuen Anasagastik honen inguruko eskaera. Hain zuzen ere, aipatutako hegazkineratze esparruan, behin segurtasun kontrola igarota, ez dagoela funtzionarioen postu bakar bat ere hegaldien informazioa jasotzeko, loturak tramitatzeko, atzerapenen berri izateko edota hegazkineratzeko zein ate hartu behar den galdetzeko, panel elektronikoez gain.
Orduan, Gobernuak erantzun zuen AENAk hegazkin konpainia bakoitzak, esparru horretan bidaiariei informazioa emateko arduradunak, lurrean laguntza emateko erabiltzen duten konpainiek bidaiariei arreta egin ahal izateko ekipatutako erakusmahaia jarri zuela. Horrez gain, ate bakoitzak esparru horretarako megafonia sistema duela azaldu zuen, oraintsu berritutakoa, eta konpainia bakoitzeko laguntzarako langileek erabiltzen dutena bidaiariei hegaldien inguruko informazioa emateko.
Dena dela, erabiltzaileak izaten dira zerbitzua hoberen baloratu ahal dutenak eta Anasagastik berak ikusi ahal izan zuen, bertatik bertara, “erakusmahaian ez dagoela inor eta ez dela informazio pertsonalik ematen”. Aireportuko langileek senatariari argitu ziotenaren arabera, uda honetara arte AENA zen bidaiariei informazioa ematen ziona, langileek euretariko bat segurtasun kontrolaren ondorengo esparruan egon behar zuela agindu moduan izanik. Halere, fakturazio aretoan dagoen langile berberak direla kontuan hartuta eta uda honetan txandak lau edo bost langile izatetik bi izatera pasatu direla, batzuetan, agintariei protokolo harrera eman behar izaten dietenean adibidez, langile bakarra geratzen da, eta horrek ere bere lekutik alde egin behar izaten du edozein gertakari artatu behar duenean.
AENAk hegazkineratze esparruan informazioa bermatzeko ardura hegazkin konpainiei laga badie ere, hegazkin konpainiek pare bat aldiz baino ez dute erabili AENAk bere erantzunean aipatzen duen erakusmahaia ezusteko gertaeren inguruan bidaiariak informatzeko (atzerapenak hegaldietan…), eta AENAko langileek, inoiz ez. “Eta hori AENAk badaki, beraz, senataria naizen honi emandako erantzunean ez du egia esan eta hori, parlamentuko jarduerari dagokionez, oso larria da”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19