Prentsa Aretoa
2014/11/11
Anasagastik 1936tik 1968ra bitarteko agiriak desklasifikatzeko eskatu dio Defentsa Ministerioari
Euzko Abertzaleak Taldeko Iñaki Anasagasti senatariak hainbat historialarik ikertu nahi dituzten 1936tik 1968ra bitarteko 10.000 agiri inguru desklasifikatzeko eskatu dio Pedro Morenes Defentsa Ministroari. Eskaria “lehentasun bat dela irizten dioten 300 ikerlariren izenean” egin du senatariak Goi Ganberan Gobernua kontrolatzeko gaur egin den Osoko Bilkuran.
“Ikerlari horiek ezin dute Espainiako azken urteotako historia ikertu zuek ateak zarratzen dizkiezuelako”, adierazi du senatari bizkaitarrak, bide batez ministroak horretarako “ez eperik ez aurrekonturik” aurreratu ez dituela kritikatuz. “Zure erantzuna oso txarra da ikerlarientzat” iritzi dio. Bestalde, harrituta azaldu da Defentsarako arduradun nagusiak 10.000 paper-sorta horien edukia aztertzeko aurrekonturik ez dagoela jarri duelako aitzaki moduan. “Ez daude sailkatuta eta azterketa sakon bat egin gabe ezin da jakin euren edukia edota eragina. Ez da lehentasuna”, azaldu du Morenesek.
Anasagastik onartu duenez, paper-sorta horiek “zalantzarik gabe, babesa izan behar dute”, baina Auzitegi Konstituzionalaren ebazpen bik ezarritako irizpideak jarraituz, informazioaren interes publikoa balizko ohorearen eskubidearen gainetik egon behar dela iritzi dio. “Murrizketak salbuespenak izan beharko lirateke, aurretik egiazko informazioa jasotzeko eskubidea nagusituz”, iritzi dio Anasagastik.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19