Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/11/12

Iparragirrek Euskadiko AHTari buruzko azalpenak Estatuko Gorte Nagusietan ematea exijitu dio Sustapen Ministroari

Euzko Abertzaleak EAJ-PNV Taldeko Maria Eugenia Iparragirre senatariak Euskadiko Abiadura Handiko Trenaren lanei buruz informazioa emateko Sustapen Ministroak erabiltzen dituen foroak ez direla aproposak kritikatu du. Ordezkari jeltzaleak gaitzetsi egin du Ana Pastorrek Parlamentuko jardunetik kanpoko foroak baliatzen dituela egitasmoa 2020rako amaituta egongo dela iragartzeko Estatuko Gorte Nagusietan epe horiek zehazteko konpromisoak hartzeari uko egiten dion bitartean. “Ez da hura informazioa emateko lekua, gezurretan aritzeko izan arren, sinesgarritasun guztia galdu duelako”, azaldu du.

rss Ezagutzera eman
Iparragirrek Euskadiko AHTari buruzko azalpenak Estatuko Gorte Nagusietan ematea exijitu dio Sustapen Ministroari

ARGAZKIA JAITSI

Jokabide honek, Iparragirreren iritziz, hainbeste urtetan luzatzen ari den proiektu batekiko “ardura eta errespetu gutxi” erakusten du Ministroaren aldetik. “Ez da betetzen agintzen dena, konpromisoak hitz hutsetan geratzen dira eta, larriena, ganbera hauek erabili beharrean beste foro batzuk erabiltzen ditu azalpenak emateko hainbat alditan Kongresutik eta Senatutik horretarako eskaera egin diotenean. Kanpaina gutxiago egin eta behar diren foroetan konpromiso gehiago har ditzala. Eta bete ditzala”, eskatu du.

Senatariaren hitzaldia Gironan Abiadura Handiko Trenaren lanetan sortutako arazoen inguruan aurkeztutako mozioaren harira izan da, eta hango egoerarekin parekatu du Euskadin egiten ari diren lanak. “Gustatuko litzaiguke gure hiriburuetan geltokiak dauzkagula esan ahal izatea; Estatu espainiarra eta Europarekin lotuta gaudela esatea”, gehitu du. Gainera, Euskal Autonomi Erkidegoan egiten ari diren “abiadura biko” lanek sor ditzaketen arazo gehigarrien arriskuaz ohartarazi du. “Eusko Jaurlaritzaren ardurapeko lanak amaituta daude eta Sustapen Ministerioak egin beharrekoen zain gaude oraindik. Horrek eragingo du etorkizunean, Sustapen Ministroak bere zatia egiten duenean, lehenengoak zaharkituta egotea eta inbertsio berriak egin behar izatea. Egitasmoak behar den moduan  ez planifikatzeak edo lanak behar den moduan ez exekutatzeak konponketetarako gastu gehiago behar izatea bezalako arazoak ekarri ohi ditu, ezustekoek eragindako gastuez gain”.

Ezagutu Gure Senatariak