Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/11/12

Bildarratzek Gobernuak Guda Zibilean eta Frankismoan izandako hilketa eta bidegabekeriak iker ditzan eskatu du

Euzko Abertzaleak EAJ-PNV Taldeko bozeramaile den Jokin Bildarratzek Justizia Ministroari atzo egindako interpelazioaren ondorengo mozioa aurkeztu du. Bertan Memoria Historikoaren Legea deritzonaren betetze, garatze eta exekuzioaren balorazioa egitea eskatu zion senatari jeltzaleak Rafael Catalari; hain zuzen ere, Guda Zibil eta diktaduran zehar jazarpena edo biolentzia sufritu zutenen aldeko eskubideak aitortu eta zabaltzen dituena eta horretarako neurriak ezartzen dituena.

rss Ezagutzera eman

Bildarratzek aurreratutakoaren arabera, bidegabekeria onartzeko gogoarekin eta zuzenbidezko estatu batean botere publikoen lehentasunezko helburu bezala beraien biktimak babesteko gogoarekin aurkeztutako ekimenak Taldeak ados egongo diren puntuak baino ez ditu jasoko, eta ez akordio bat ekidingo lukeen punturik. “Edozein demokratak, edozein pertsona zintzok onartzeko arazorik izango ez duen moduko mozioa aurkeztuko dugu. Eta ñabarduraren batekin edo egin dudan balorazioaren punturen batekin inor bat etorriko ez balitz, guztiz zabalik nago edozein proposamen jasotzeko”, agindu zuen ordezkari jeltzaleak.

Eragindako mina erreparatzea, babesik gabeko egoera onartzea eta aurreko egoerara bueltatzeko, onartzeko, gogoratzeko eta berreskuratzeko neurriak hartzea ezinbestekoa iritzi dio Bildarratzek. Horrela, Interpelazioaren Ondoriozko Mozioak Senatuak Gobernuari Pablo de Greiff Kontuhartzaile Bereziak Egia, Justizia, Konponketa eta ez Errepikapenaren Bermeen Sustapenaren inguruko esparruan Nazio Batuen Batzar Nagusiaren aurrean eginiko txostenean planteaturiko gomendioak bete ditzala eskatzen du. Horrez gain, akordioak Guda Zibil eta Frankismo garaian eginiko delitu larriak ikertzeko beharrezko neurriak hartzeko eskatzea jasotzen du, iraganaren azalpena, desagerturiko pertsonen bilaketa eta haien familiei maite izan dituzten pertsonen gorpuak berreskuratzerakoan beharrezko laguntza ematea oinarritzat harturik, beharrezko neurri hauek har ditzala eskatuz

Gainera, beste eskaera batzuk ere egiten dizkio Gobernuari jeltzaleen testuak: biktimak eta biktimen elkarteak behar bezain aintzatetsiak eta indarberrituak izan daitezen lan egin dezala; 2015eko Estatuko Aurrekontuak  52/2007 legea  garatu eta betetzeko beharrezko baliabideekin hornitu ditzala; lege honetan Guda Zibil eta diktaduran zehar jazarpena edo biolentzia sufritu zutenen aldeko eskubideak aitortu eta zabaltzen dira eta horretarako neurriak ezartzen dira; Autonomia Erkidego eta Udalekin batera frankismo garaiko ikur, idatzizko testu, aipamen eta errekonozimenduen errolda bat egin dezala; eta Ministerioaren mendeko presondegietako artxiboetara sarbidea ahalbideratu dezala baita hango artxiboen irekiera ere.

 

Ezagutu Gure Senatariak