Prentsa Aretoa
2014/11/24
EAJ pozik da Hondarribiko aireportuari onartutako salbuespenarekin
Senatuko Euzko Abertzaleak Taldea pozik azaldu da pista handitu gabe AENAk Hondarribiko aireportuari zerbitzua ematen jarraitzea bermatzen dion baimena eman diola baieztatu delako. Albistea Senatari jeltzaleek Espainiako Gobernuari aurkeztutako hainbat ekimenen ostean dator, Eusko Jaurlaritzak AENA eta Abiazio Zibilarekin gauzatu dituen lanak indartuz.
Salbuespen adierazpen honi esker ez da zertan aireportuaren pista 150 metro handitu behar alde bakoitzetik eta gaur egungo luzera mantenduko du, laburtuz gero zenbait hegazkinek ezingo luketelako bertan aireratu edo lurra hartu. Antonio Aiz, Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailburuordeak azaldu duenez, bai pistak eta baita terminalak ere 2016tik aurrera beteko dute aire segurtasuneko nazioarteko arautegia, eta Gipuzkoa Madril eta Bartzelonarekin lotzen dituen hegaldiak mantentzeaz gain, Schengen esparrutik kanpoko herrialdeekin lotutako hegaldiak ere mantenduko ditu muga-postua lortu ostean.
Gasteizko Exekutiboa Euskadiko hiru aireportuen arteko lankidetzaren aldeko pauso berriak ematearen alde agertu da, Loiu, Hondarribia eta Foronda indartuko dituen euskal aireportuen arteko osagarritasuna lortzeko. Honen harira, Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeak gogoratu du oraindik ere badagoela zer konpondu hiru azpiegituretan eta Arabako aireportuak eguneko 24 orduetan lanean aritzeko baimena berreskuratzeko beharra azpimarratu du.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19