Prentsa Aretoa

2014/11/24

EAJ-PNVren adierazpena azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Egunaren kariaz

Nazio Batuen Erakundeak “Emakumeenganako bortxakeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna” izena eman zion azaroaren 25aren kariaz, EAJ-PNVren aldetik, berriro ere, gure gaitzespenik sendoena adierazi nahi diegu emakumeen kontra egiten diren bortxakeria adierazpen guztiei.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVren adierazpena azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Egunaren kariaz

ARGAZKIA JAITSI

Nazio Batuen Erakundeak “Emakumeenganako bortxakeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna” izena eman zion azaroaren 25aren kariaz, EAJ-PNVren aldetik, berriro ere, gure gaitzespenik sendoena adierazi nahi diegu emakumeen kontra egiten diren bortxakeria adierazpen guztiei, eta emakumeen kontra, emakume direlako eragiten den bortxakeriaren aurkako konpromisorik sendoena azpimarratu nahi dugu, genero desberdintasun eta diskriminazioaren adierazpenik larriena delakoan.

Emakumeen kontrako bortxakeriaren arbuioa gero eta esplizitu eta irmoagoa da erakundeen, antolaketen eta hiritarren mugimenduen aldetik. Esparru horretan egin den lana azpimarratu eta aitortu nahi dugu, bereziki emakumeen elkarteen aldetik egin izan dena. Lan horrekin lortu da emakumeenganako bortxakeria ezabatzeko lana agenda politiko guztietan egotea. Horrela izaten segitzea nahi dugu eta lan horri ekingo diogu.

Eraso eta jarrera sexistak ez dira jokaera isolatuak, guztiz alderantziz: emakumeen kontrako bortxakeria umearotik eta bizitza osoan ahalbidetzen duen sistemaren parte dira eta emakumeen segurtasuna, askatasuna eta gaitasunaren kontra egiten du. Gure artean, gure gizartean, zoritxarrez oraindik daude halako jokaerak baimentzen eta onartzen dituzten jarrerak eta jokaerak.

Desberdintasuna da emakumeenganako bortxakeria ororen oinarrian dagoena eta, beraz, bortxakeria horren borroka eraginkorrak ezinbestean egon behar du balore aldaketa sakon bati lotuta. Hori dela eta, EAJ-PNVren aldetik emakumeei eta gizonei tradizionalki esleitu zaizkien rol eta estereotipoetatik libre egongo den gizartearen aldeko aldarria egiten dugu, zeinetan emakume eta gizonen artean harreman afektibo eta sexualak eraikitzeko moduan aldaketa sakonak eman beharko diren.

Bortxakeria matxistaren eragina handia da gazte jendearen artean. Hortik dator prebentzioan lan egiteak eta esku hartzeak daukan garrantzia, eta ahalegin eta baliabide guztiak erabili beharko dira gazteei harreman ez ierarkikoak eraikitzen lagun diezaiegun, errespetuan, askatasunean, autonomian onarrituta. Azken finean, tratu onean oinarritutako harremanak eraikitzea xede.

Zentzu honetan, aurten ere, gure babes osoa adierazi nahi diogu Emakunde erakundeak euskal udalerrien Berdinsarea Sarearen markoan eta EUDELen eta Hiru Foru Aldundien babesarekin antolatu ohi duen Beldur Barik Egitasmoari, gazteen artean bortxakeria matxistaren inguruan egin behar den sentsibilizazio eta prebentzio lanerako tresna baliagarri eta beharrezkoa delakoan.

Horrela ba, EAJ-PNVren aldetik ez diogu uko egiten emakumeen kontrako bortxakeriaren alorrean dagokigun ardura sozial eta politikoari. Lehenengo eta behin, norbanako gisa gure eguneroko aurriritziak, jarrerak eta portaerak berraztertzeko egin behar dugun ariketatik hasita. Gauzak aldatzeko dugun ardura geureganatzen eta aitortzen dugu, eta ez dugu onartuko bortxakeriaren aurrean permisibitaterik txikiena erakutsiko duten diskurtsorik, ez eta emakumeen kontrako erasoak eta diskriminazio jarrerak justifikatuko edo banalizatuko duten adierazpenik ere.

Emakumeen kontrako bortxakeriari buruz ari garenean, urratuak diren giza eskubideei buruz hitz egiten dugulako, EAJ-PNVren aldetik argi eta ozen esaten dugu: “Tolerantziarik EZ emakumeen kontrako bortxakeriaren aurrean”.

Ezagutu Gure Senatariak