Prentsa Aretoa
2014/11/25
EAJk haurrak babesteko lege aurreproiektua lehenbailehen argitaratzea exijitu dio Ana Matori
Euzko Abertzaleak Taldeak haurrak babesteko lege aurreproiektua lehenbailehen argitaratzea exijitu dio Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun ministroari. Maria Eugenia Iparragirrek genero biolentziaren ondorioak sufritzen dituzten haurrenganaino zabaldu du Espainiako Gobernuak hartu beharreko neurrien eskaera, hauek biktima moduan hartu daitezen eta, batez ere, zoritxarrari aurre egiteko hauentzako laguntza indartu dadin.
Euzko Abertzaleak Taldeko ordezkariak elkartasun politikoa eskatu du lan hau aurrera eramateko eta, ministroari iragarri dionez, “eginkizun horretan hor aurkituko gaituzu, baina aldi berean sendotasuna eta irtenbideak ere exijituko dizkizugu”. Biolentzia mota honetako gaitzak 33 umezurtz eragin ditu aurten, baina Iparragirrek “tratu txarren errealitatea egunero sufritzen ari diren haur guztiei” zabaldu du gaitz honen ondorioa.
Gobernua kontrolatzeko osoko bilkura Emakumeen kontrako biolentziarekin amaitzeko nazioarteko egunean izateak eragin du Iparragirrek galdera hau egitea, horregatik, aldi berean, emakumeen kontrako biolentzia modu guztiak irmoki gaitzetsi ditu Eusko Alderdi jeltzalearen izenean. “Biktima bakar bat nahikoa da egiten ari garen lanarekin pozik ez izatzeko”, iritzi dio.
Bestalde, tratu txarrak jasotzen dituzten emakumeen arriskua neurtu eta euren erasotzaileengandik babesteko protokolo berria oraindik proba garaian egotea, eta komisarietan abokatuen doako laguntza juridikoa oraindik martxan egon ez izana zerk justifikatzen duen galdetu dio Iparragirrek Matori. Berdintasun ministerioak apirilean iragarri zituen neurri hauek hartuko zituela eta horregatik egin dio senatari jeltzaleak galdera hau Matori, bide batez, emakumeen kontrako biolentziaren arazoarekin amaitzeko Gobernuaren politikaren balorazioa egiteko ere eskatu dio.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19