Prentsa Aretoa
2014/12/02
Eusko Alderdi Jeltzaleak PPk administrazio publikoek BGAEetan ekarpenak egin ahal izatea onartzea lortu du
Senatuko Euzko Abertzaleak EAJ-PNV Taldeak Alderdi Popularrak administrazio, erakunde eta elkarte publikoek Borondatezko Gizarte Aurreikuspenerako Erakundeetan ekarpenak egin ahal izatea eskatzen zuen emendakina onartzea lortu du 2015rako Estatuko Aurrekontu Orokorraren lege proiektuan. EAJrena aurkeztutako 4.078 emendakinen artean Gobernuan dagoen alderdiarena ez den onartutako bakarra izan da.
Honi esker, aurten eman den egoera errepikatuko litzateke, hau da, Euskadin dauden BGAEek, aldaketak eragina ekarriko lieken bakarrak, administrazio publikoetako aurreikuspen sozial osagarriaren ikasturte arrunta hasi ahalko lukete (Ez da horrela gertatzen enplegurako pentsio plan edota erretiroa estaltzen duten taldeko aseguru kontratuekin, hauei ezingo dietelako ekarpenik egin). Izan ere, aurrekontuen proposamenean sartutako emendakinak 2014ko Estatuko Aurrekontu Orokorrerako Euzko Abertzaleak Taldeak eta Ogasun Ministerioak adostutako akordioari jaramon egiten dio, nahiz eta lege proiektu honi jarritako emendakin bidez aldebakarrez indargabetuta geratzen zen.
Akordioak Europako eredua jarraitzea ahalbidetzen du gizarte abantailei dagokionez, eta behin betiko alde batera uzten du langile publikoen erretirorako atzerapausoa izango litzatekeen Euskadiko Alderdi Popularrak sustatutako proposamena.
Onartu da, baita ere, erretirorako estaldura jasotzen duten enplegu plan edo taldeko aseguru kontratuei ekarpenak egin ahal izateko talde jeltzaleak egindako proposamena, betiere hauek 2011ko abenduaren 31 baino lehen egindakoak badira eta dagokion administrazioaren soldata-masaren igoerarik ematen ez den bitartean.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19