Prentsa Aretoa
2014/12/04
Gobernuak EAJk itsasontzietan gas naturala erabiltzearen inguruan proposatutako ponentzia baten txostena bere egin du
Euzko Abertzaleak Taldeak proposatuta, itsasontzietan gas naturala erregai moduan erabiltzearen inguruan Senatuan egin zen ponentzian egin zen txostenak bere eragina izan du Estatuko Aurrekontu Orokorretan. Hain zuzen ere, Estatuko Gobernuak gas naturala erregai moduan erabiltzen duten itsasontziei %50eko salbuespena ezartzea erabaki du Portuko Tasatan eta horrela jasoko du Portuen Legean.
Kontuak onartzeko tramitea oraindik egin ez den arren, Jose Maria Cazalis, diru partida hau ondorio moduan eragin duen ikerketa ponentzia egitea proposatu zuen senatari jeltzalea, pozik azaldu da onura hori jaso delako; ingurumenaren kontserbazioan lagunduko duen onura, baina, bide batez, arloko enpresengan eragin onuragarria ere izango duena, aurreratuenetako batzuk Euskadin daudenak.
Gobernuak hasiera baten prestatu zuen proposamenak hobekuntzak izan ditu Diputatuen Kongresuko Euzko Abertzaleak Taldeak sartutako emendakinari esker. Hari esker koefiziente murriztailea portuan daudela portuko sareko elektrizitatea erabiltzen duten ontziei ere aplikatuko litzaieke, bestelako erregairik ez luketelako erabiliko.
Bestalde, Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeak beste zuzenketa bat ere proposatu du, salbuespena likidotutako gas naturala –Zero azpitik 161 gradura hoztuta likidotzen dena- erabiltzen dituzten ontziei ez ezik, konprimatutako gas naturala –bonbonatan gordeta- erabiltzen dutenei ere aplikatzeko.
Itsasoan erregai moduan likidotutako gas naturala erabiltzeko arlo tekniko eta ekonomikoa ikertzeko ponentzian, apirilean Ingurumen komisioan onartu zena, teknikari euskaldunek ere parte hartu zuten eta oso pozik azaldu ziren Senatuak emandako arretarengatik. Izan ere, Euskadin arloko oso enpresa indartsuak daude, tartean gas-motoreak egiteko fabrika nagusienak, (Wärtsilä, Bermeon, edo Guascor, Zumaian, besteak beste). Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoak ikerketa zentro aurrerakoiak ere baditu, Azti-Tecnalia bezala, baita gas ontzi handiak edo ontzi bereziak egiteko ontziola aurreratuenetarikoak, edota Bilboko Portua (Bilbao Port), ontziak gasarekin hornitzeko ezin hobeto prestatuta dagoena, Bahía de Bizkaia Gas instalazioarekin.
Arlo honek etorkizun oparoa du, izan ere Ameriketako Estatu Batuetako zein Iparraldeko zein Baltikoko itsasoetako kostaldeetara hurbiltzen diren ontzientzat derrigorrezkoa da gas naturala erabiltzea, eta hori Europako kosta gehienetara zabaltzen joango da. Portuko Tasen %50eko salbuespena lehen urratsa da, bai ekonomia, araudi zein antolakuntza aldetik beharrezkoak diren guztien artean, itsasontzietan erregai tradizionaletatik gas naturalera aldatzea sustatzeko.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19