Prentsa Aretoa
2014/12/05
EAJk gaixotasun arraroak dituztenei lurralde arteko osasun arreta konpentsatzeko diru partida zuzentzea eskatu du
Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeak 2015erako Estatuko Aurrekontu Orokorretan 116.616.000 euroko diru partida sartzeko eskatu dio Alderdi Popularrari Estatuko Osasun Sistemako erreferentziazko zentro, zerbitzu eta unitateek (CSUR) ematen duten osasun arretako gastuak konpentsatzeko baliabide ekonomikoak bermatzeko helburuarekin.
Horrez gain, Aurrekontuen Lege Proiektuaren 62. Xedapen gehigarria kentzea ere eskatu du, Osasun Kohesiorako Funtsaren xedapen arautzailearen 2.1 artikulua bertan behera uzteko. Artikulu honek arazo handiak sortu ahalko lituzke beste autonomia erkidegoetatik joandako gaixoen osasun laguntza emateko.
Aipatutako CSUR unitateak behar-beharrezkoak dira gaixotasun arraroak dituztenei arretarik egokiena emateko hoberen prestatuta dauden zentroetan. Dena dela, gaixotasun bakoitzak oso paziente gutxi ditu eta horregatik Autonomi Erkidego guztiek ez dituzte gaitz bakoitzarentzako arreta zehatza, eta horrek derrigortzen du hauek Estatuko erkidego batzuetatik beste batzuetara joan behar izatea arreta jasotzeko. Horrez gain, CSUR direlakoek Gaixotasun Arraroen esparruko ikerketa proiektuetan eta argitalpenetan hartu behar dute parte, baita ospitaleko zein lehen arretako, edota gaixo eta haien familiartekoen prestakuntza programetan.
Hau guztia benetako modu eraginkorrean lortzeko beharrezkoa da, alde batetik, gaixoaren jatorrizko erkidegoari pazientea CSUR egokienera eraman ahal izateko finantzaketa baliabideak bermatzea; eta, bestetik, pazienteari arreta emango dion erkidegoari behar izango duen osasun arretaren kostua ordaintzeko baliabideak bermatzea. Gainera, behar duten pazienteek “botika zurtzak” direlakoak hartu ahal izango dituztela bermatu behar da. Paziente gutxik behar dituzten botikak dira hauek, gaixotasun urrietarako direlako, horregatik farmazia enpresek ez dituzte hauek ekoizten eskari gehiago izaten duten ohiko gaixotasunetakoak beste. Hori dela eta, osasun sistemak beste herrialde batzuetatik ekarri ohi ditu, eta horrek dirulaguntza baten beharra sortzen du.
2012ra arte ordainketa horiek bermatzen zituen osasun kohesiorako funtserako 90 milioi euro inguruko diru partida bat zegoen, baina Alderdi Popularraren Gobernuarekin desagertu egin zen. Horrek zalantzak sortu zituen ordainketetan, aurrekontuz kanpoko diru partiden arabera geratuz. Osasun arloko EAJren ordezkaria den Jose Maria Cazalis senatariak 2012ra orduko egoerara itzultzea eskatu du, arlo horretarako zuzendutako kopurua %25 gehituz.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19