Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/12/09

EAJk euskal herritarrentzako arlo garrantzitsuenak lehenetsi ditu Estatuko Aurrekontu Orokorretan

Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeak mugatu egin ditu 2015eko Alderdi Popularrak diseinatu duen Aurrekontu Orokorraren Lege Proiektuari aurkeztutako emendakinak, euskal herritarrentzat oinarrizkoak direnei bere indar guztiak eskainiz.

rss Ezagutzera eman
EAJk euskal herritarrentzako arlo garrantzitsuenak lehenetsi ditu Estatuko Aurrekontu Orokorretan

ARGAZKIA JAITSI

Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeak mugatu egin ditu 2015eko Alderdi Popularrak diseinatu duen Aurrekontu Orokorraren Lege Proiektuari aurkeztutako emendakinak, euskal herritarrentzat oinarrizkoak direnei bere indar guztiak eskainiz. “Ez da arlo batzuekin ondo gelditzeko kapritxo bat, baizik eta oinarrizko gaiak dira finantzazioa elkarrekin daukagun arlo bakarrenetakoetan”, azaldu du Rut Martinezek.

Hain zuzen ere, 27 izan dira Euzko Taldeak aurkeztutako emendakinak, eta horietako bat, administrazio, erakunde eta elkarte publikoek Borondatezko Gizarte Aurreikuspenerako Erakundeetan ekarpenak egin ahal izatea eskatzen zuena, izan da aurkeztutako 4.078 emendakinen artean Espainiako Gobernuan dagoen alderdiarena ez den onartutako bakarra. Lorpen honek argi uzten du Euzko Alderdi Jeltzaleak aurrekontuak hobetzeko erakutsi duen gogoa, nahiz eta joan den astean hauei betoa jarri zien.

Aipatutako arlo garrantzitsuenen artean, Gernikako Estatutuak Euskal Autonomia Erkidegoari segurtasun arloan  eskaintzen dizkion eskuduntzen defentsa, Euskadin Abiadura Handiko Trenaren eraikitze lanak azkartu eta 2020rako martxan izan dadin inbertsioak eskatzea edota Vitoria-Gasteizko aireportua eguneko 24 orduetan lanean izateko eskaera egitea daude. Martinez senatariak “kontu handiagoa” exijitu du Talde politikoen emendakinak baloratzerakoan, izan ere “adostutako gaietan zuek emandako hitza ez betetzeak guk ere hitza ez betetzea eragingo luke. Eta hori ez”, ziurtatu du. “Ez gaude eskatzen diru-partidarik proiektu hau edo bestea egiteko, baizik eta lortu ditugun akordioak aurrekontuetan jasota geratzea. Akordioak bete ditzazuela”.

Iparragirrek bere desadostasuna agertu du aurkeztutako Lege Proiektuarekin, datorren ekitaldirako kontuei betoa jartzeko Jokin Bildarratz bozeramaileak erabili zituen argudio berberak erabiliz: egoera ekonomikoaren inguruko kezka eta herritarrenganako eragina, “krisi ekonomikoaren errealitatea sufritzen ari direnak, nahiz eta Estatuko Gobernutik errealitate hori aldatzen ez dituen datu makroak ematen dituen”, eta Euskadin inbertsio gehiago ez egitea. “Euskadirenganako aurrekontu bazterketa ireki da”, azpimarratu du jeltzaleak.

Alderdi Popularrari hausnarketa egitea eskatu dio Iparragirrek, oposizioko alderdiek aurkeztutako emendakin ia bakar bat ere ez duelako onartu. “Beti gaude oker? Ez dut uste”, galdetu dio bere buruari. Gainera, herritarrek alderdien arteko akordioak eskatzen dituela gogoratu du. “Proiektu honetan ez dugu lortu. Galdutako beste aukera bat”, bukatu du.

Ezagutu Gure Senatariak