Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/12/10

PPk ezezkoa eman dio Senatuan Forondako aireportuari 24 orduko erabilera ematea ahalbidetuko liokeen emendakinari

Euzko Abertzaleak Taldeak Forondako aireportuak 24 orduko zerbitzua berriz eman dezan egin duen proposamenari ezezko erantzuna eman dio, berriz ere, Alderdi Popularrak Senatuan; aitzitik, Gasteizko aireportuak duen ordutegi mugatua sendotuko lukeen transakzio emendakin batekin erantzun diote ‘popularrek‘ jeltzaleen eskaintzari.

rss Ezagutzera eman
PPk ezezkoa eman dio Senatuan Forondako aireportuari 24 orduko erabilera ematea ahalbidetuko liokeen emendakinari

ARGAZKIA JAITSI

Senatuko EAJren Taldearen iritziz, Alderdi Popularrak Madrilgo Senatuan aurkeztutako transakzio emendakinak Forondako egoera mugatua sendotuko luke, ordutegia eta zerbitzua zabaltzea baztertzen duelako. Zabaltze hau Madril eta Euskadiko erakundeetan aspalditik ari da eskatzen Euzko Alderdi Jeltzalea. Alderdi Popularrak, aldiz, Forondako aireportuaren gaur egungo egoera, jarduteko muga, sendotu nahi du.

Jeltzaleen ustetan, Alderdi Popularrak Foronda onbideratu nahi duelako itxura besterik ez du eman nahi orain, ikusitakoaren arabera, orain arte ez duenean horrelakorik egin eta ez dirudi etorkizunean egingo duenik ere, inolako konpromisorik erakusten ez duten jarrera hauek ikusita.

Euzko Alderdi Jeltzaleak argi utzi du ekimenak aurkezten eta lanean jarraituko duela Forondan lan egiten duten hegaldiek beste aireportu batzuekin lehiatu ahal dezan tarifa onuragarriagoei esker. Zentzu honetan, gainontzeko Talde politikoekin akordioetara heltzeko asmo argia azaldu du, betiere 24 orduetako jarduera oinarritzat hartuta, eta bertan aurkeztu ahal izango ditu bere hobekuntzak Alderdi Popularrak.

 

Ezagutu Gure Senatariak