Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/12/16

EAJ Renfeko ordezkariekin batzartu da Ventaseko tren geralekuaren proiektuaren jarraipena egiteko

Euzko Alderdi Jeltzaleko ordezkariak Renfeko Bidaiarien saileko ordezkariekin batzartu dira gaur Senatuaren egoitzan Irungo Ventaseko tren geralekua zaharberritzeko proiektuaren nondik norakoak ezagutzeko. Hain zuzen ere, Maria Eugenia Iparragirre senatari irundarra eta herri horretako zinegotzia den Xabier Iridoy izan dira bilera horretan.

rss Ezagutzera eman
EAJ Renfeko ordezkariekin batzartu da Ventaseko tren geralekuaren proiektuaren jarraipena egiteko

ARGAZKIA JAITSI

Batzarrean berritze proiektua zein egoera zehatzean dagoen jakin ahal izan dute biek. Hain zuzen ere, lana kontratatuta dago jadanik, esleipena irailean egin eta gero. ADIFekin zenbait administrazio gorabehera konpondu ostean, lanak urtarrilaren lehen hamabostaldian hasiko direla aurreikusten dute, eta hauek sei hilabeteko exekuzio epea izango dute.

Bai Iparragirre bai Iridoy pozik azaldu dira albisteen berri jakitean, izan ere datorren ekainetik aurrera bidaiariek segurtasun neurri guztiekin erabili ahal izango dute tren geralekua. Dena dela, EAJren ordezkariek iragarri dute, orain arte egin duten bezala, aurrerantzean ere gain-gainean izango direla egitasmoa ondo burutzen den ziurtatzeko.

Euzko Abertzaleak Taldea behin eta berriro aritu da egitasmo hau ondo burutu dadin ahaleginean, eta behin baino gehiagotan galdetu izan dio Iparragirrek Sustapen ministroari gai honen inguruko zehaztasunak jakiteko. Horrela, irailean Ana Pastorrek tren geralekua 2015eko ekainerako eraberrituko zutela iragarri zion senatariari honek aurreikusten zuen egutegia zehazteko eskatu zionean “herritarrak nahastu gabe” lizitazio, esleipen edota exekuzio datak emanez.

Ezagutu Gure Senatariak