Prentsa Aretoa
2014/12/16
EAJk MUFACEri beharrezko ekarpenak egin ditzan ohartarazi dio Estatuko Gobernuari, mutualitateak arriskurik izan ez dezan
Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministerioari dagokion Estatuko Funtzionario Zibilen Mutualitate Orokorra egoera kezkagarrian dago, Senatuko Euzko Abertzaleak Taldearen iritziz; horregatik, Rut Martinezek bere egoera ekonomikoa azter dezan eskatu dio Ministerioari.
Estatuko funtzionario publikoen mutua nagusia bere titularren zahartzea bizitzen ari da, are larriagoa den egoera Ministerioak aurrekontuak orekatzeko legea indarrean jarri ostean azken urteotan Lan Eskaintza Publikorik egiten ez denetik. Horrek, jubilatu eta lanean ari diren titularren arteko desoreka sortu du ratioan, egiturazko arazoa sortuz. Ordaindu beharreko prima eta kuotek izan duten igoera txikia ez da nahikoa izango datuak orekatzeko. Gainera, Ministerioak mutualitateari azken bost urteotan egindako ekarpenak sistematikoki jaitsi izana ere arazo handia da erakundearen kaudimenean.
Martinez senatariak esan duenez, Ministerioa saiatu da 2012-2013 ekitaldietan mutuen sistemari egin dizkion ekarpen guztiz txarrak konpentsatzen bost urtetan zehar MUFACEk 30 urtetan zehar diruzaintzaren soberakinetan metatu zituen 1.000 miloi euroak xahutuz. “Porrot teknikoaren atarian dago”, azaldu du Martinezek. Hain da horrela, Gobernuak berak 2015erako eurak egindako aurrekontuak konpondu behar izan dituela 90 milioi gehituz diruzaintzako aurrerakin moduan datorren urteko urtarril eta otsaileko ordainketak egin ahal izateko.
Egoeraren isla, lehen aldiz hortz eta bistako estaldurak moztu egin behar izan dituzte, ospitale garrantzitsuekin hitzarmen eta kontratuak bertan behera utzi behar izan dituzte, gaixoentzako espezialista gutxiago dago eta itxarote zerrendak sortu dira, zenbait espezialitateetan izan ezik, sekula gertatu ez den egoera. Gainera, badago MUFACE desagertuko dela eta Osasun Sistema Nazionalean txertatuko dela esaten duenik ere, honek dakarren kalte ekonomikoarekin, bere baliabideekin aurreikusita ez zeuden milioi eta erdi pertsonari zerbitzua eman beharko liokeelako, Gizarte Segurantzari inoiz ordaindu ez dioten pertsonak, gainera.
Honegatik guztiagatik, senatari jeltzaleak eskatu du Ministerioak bermatu dezala, ezohiko kredituak emateaz gain, MUFACEri egin beharreko ekarpenak sistemaren kaudimen ekonomikoa bermatzeko beharrezkoak izan daitezela, funtzionarioen mutua sistemaren jasangarritasunaren inguruan egon daitezkeen zalantzak uxatuz. Gainera, MUFACEk bere baliabideen kudeaketa zorrotzagoa egin dezala ere exijitu du, diruzaintzako soberakina berreskura dezan. Horrenbestez, 2015erako iragarri den aurrekontuaren %1,5eko igoera ez da nahikoa izango ezta osasun arloko BEZak %10etik %21era izandako igoera konpentsatzeko ere.
Horrez gain, familiak lasaitzeko ere eskatu dio Martinezek Ministerioari, mutualitateen arduradun nagusiari, milioi eta erdi pertsonaren osasun zerbitzuekin jolasten ari delako. Urduritasun hau areagotzen du, gainera, atzo Gobernuak aseguru etxeekin sinatu behar zuen hitzarmena beste datarik zehaztu gabe sinatu gabe atzeratu izanak.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19