Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/12/19

EAJk Itsasoko Arrantzu Lege berria ez dadila paper erre bihurtu exijitu du sektoreko emakumeen papera berdintzeari dagokionez ere

Senatuko Euzko Abertzaleak Taldearen iritziz asteon Senatuaren oniritzia jaso duen Itsasoko Arrantzu Lege berriak “horzkada” bat ematen die autonomia erkidegoen eskuduntzei. Hau izan da Goi Ganberan egin den azken tramitean EAJk lege honi aldeko bozka ez emateko arrazoi nagusia, dena dela ez dio betorik jarri, azken baten Euzko Taldeak, hain zuzen ere Nekazaritza eta Arrantzu Batzordeko ordezkaria den Jose Maria Cazalisek, azken urteotan landu eta Senatuan hainbestetan eskatu izan dituen hainbat arlo jasotzen direlako bertan: arrantzu-turismo jarduera arautzea eta emakumeak sektorean betetzen duten ezinbesteko paperari onartzea.

rss Ezagutzera eman
EAJk Itsasoko Arrantzu Lege berria ez dadila paper erre bihurtu exijitu du sektoreko emakumeen papera berdintzeari dagokionez ere

ARGAZKIA JAITSI

Arrantzu-Turismoa arrantzaleen jarduera dibertsifikatzeko baliagarria izan behar da, haiek arrantzuan lortzen dituzten sarrerak turismoak eman ahal izango dizkien diru sarrerekin osatzeko aukera aurreikusiz. Oraindik transferitu gabeko gaietan oinarrizko erregulazioa egitea derrigorrezkoa den arren, EAJren iritziz autonomia erkidegoek ezarri beharko lituzkete arrantzu eta arrantzu-turismo jardueren osagarritasun eta bateragarritasun baldintzak, eta bidaiariak itsasontziratzeko baldintzak.

Emakumezkoek arrantzu sektorean bete behar duten paperari dagokionez, onartutako testuak arlo guztietako tratu eta aukera berdintasuna jasotzen du, tartean emakumezkoen eskubideak ere kontuan hartuko lituzkeena. Dena dela, Jose Maria Cazalisen arabera, ideia hauek benetako neurriekin zehaztu behar dira ondoren. Hauek, EAJk askotan eskatu dituenen modukoak izan beharko lirateke, besteak beste, emakumezkoen lan baldintzak gizonezkoenekin parekatzea, lanbide gaixotasunak onartzea edota erretirorako koefiziente murriztailea kontuan hartzea. Senatari lekeitiarrak joan den astelehenean Iñigo Urkullu lehendakariaren eskutik euren profesionaltasun ziurtagiriak jaso zituzten Bermeo eta Ondarroako neskatila eta enpakatzaileak omendu zituen Senatuko Osoko Bilkuran. Haiek, eta saregileek aurretik, portuko lanean eta etxeko eginkizunetan jardun behar izan diren bitartean burutu dituzte ikasketak, horrek dituen zailtasunekin.

Arrantzu-Turismo zein emakumezkoen paperaren kasuetan, Nekazaritza eta Arrantzu Batzordeko ordezkari jeltzalearen iritziz, legeak arau aldaketa batzuk ekarri beharko lituzke lotuta, hauek gabe legearen testu berria paper errea baino ez litzatekeelako izango.

Ezagutu Gure Senatariak