Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/12/20

EAJk autonomia erkidegoek Espainiako Gobernuaren kanpo ekintzaren estrategian duten papera aldarrikatu du García Margalloren aurrean

Eusko Alderdi Jeltzaleak Espainiako Gobernuak kanpo ekintzetarako estrategia adosterakoan lehenengo autonomia erkidegoei kontsulta egin behar diela eskatu dio José Manuel Garcia Margallo, Kanpo Gai eta Lankidetzarako ministroari.

rss Ezagutzera eman

Senatuan asteon egindako Kanpo Gaietarako batzordean, Iñaki Anasagasti kexatu egin da adostutako prozedura ez delako erabili eta aipatutako erkidegoak, 35 urteko antzinatasun eta jarduerarekin, unibertsitate edota enpresen maila berean hartu dituztela. “Janaria behin sukaldean prestatu ostean eskaini zaie”, azaldu du senatariak.

Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeko Kanpo Gaietarako ordezkariak Europan ahotsa entzunarazi dezan eskatu dio ministroari, orain arte Estatuko Gobernua Frantziak eta Alemaniak esandakoari men egin besterik ez duelako egin. Horrez gain, gogoratu du Europa ezin izango dela eraiki Britainia Handiak moneta batasunik edota fiskalitate batasunik nahi ez duen bitartean.

Giza Eskubideei dagokienez, Anasagastiren iritziz Espainiak ez ditu hauek serioan hartzen, ekonomia hauen aurretik lehenetsiz. Honen lehen adibide moduan Estatu espainiarrak justizia unibertsala eskatzeko aukera ezerezean utzi izana jarri du, beste gauza batzuen artean, Francoren diktaduran ardurak izan zituzten pertsonak auzipetzea saihestuz. Senatariak gogoratu dio Garcia Margallori duela egun batzuk Cuban egon bazen giza eskubideei buruz hitz egiten, gauza bera ere egin dezakeela Marokon Sahararen egoera aztertuz.

Azkenik, bere atsekabea azaldu du Kanpo Gai eta Lankidetzarako Ministerioak, munduan zehar hizkuntza espainola bakarrik erabiltzen duela eta, oraindik ere ez duelako onartu Espainia hizkuntza anitzeko Estatua dela. 

 

Ezagutu Gure Senatariak