Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2015/01/07

EAJk segurtasun juridiko handiagoa eskatu dio Estatuko Gobernuari armen salerosketaren kontrolean

Iñaki Anasagastik defentsarako materiala, bestelako materiala eta erabilera bikoitzeko produktuak eta teknologiak atzerrian saldu edota erosteko Espainiak onartu berri duen kontrolerako arautegiak ekarri duen aurrerapausoa segurtasun juridiko handiagoa emango dion beste neurri batzuekin sendotzea beharrezkotzat ikusten duen galdetu dio Estatuko Gobernuari.

rss Ezagutzera eman
EAJk segurtasun juridiko handiagoa eskatu dio Estatuko Gobernuari armen salerosketaren kontrolean

ARGAZKIA JAITSI

Euzko Abertzaleak Taldeko Iñaki Anasagasti senatariak idatzizko erantzuna jasotzeko galdera aurkeztu dio Estatuko Gobernuari, defentsarako materiala, bestelako materiala eta erabilera bikoitzeko produktuak eta teknologiak atzerrian saldu edota erosteko Espainiak onartu berri duen kontrolerako arautegiak ekarri duen aurrerapausoa beste neurri batzuekin sendotzea beharrezkotzat ikusten duen galdetuz. Sendotze hau aurrerapauso honi segurtasun juridiko handiagoa emateko izango litzateke, esate baterako, armen salerosketa arautzen duen 53/2007 Legearen 8. artikulua egokitu eta Armen Salerosketarako Itunaren “Urrezko Araua” txertatuz.

Ordezkari jeltzaleak positibotzat jo du 2009 eta 2013 bitartean armen esportazioaren zerrendan zazpigarren postua bete zuen Espainiako Estatua munduko lehen herrialdea izatea lehen aipatutako arautegia bere legedian txertatzen, joan den irailean, eta baita Armen Salerosketarako Ituna 2013ko ekainaren 3an sinatu izana, 2014ko apirilean erabaki hau berretsiz.

Anasagastik gogoratu duenez, Espainiako ordezkaritza partaide aktiboa izan zen Armen Salerosketarako Itunaren negoziazioen azken txanpan, “Urrezko Araua” defendatuz. Arau honen bitartez, Estatuei debekatu egiten zaie genozidioak, gizateriaren aurkako krimenak edota guda krimenak egiteko edo horretan laguntzeko erabiliko dituzten herrialdeei armak saltzea; gainera, ebaluazio objektiboak egitera ere behartzen die esportatutako armak ankerkeriak egiteko arrisku nagusiak saihesteko.

Ezagutu Gure Senatariak