Prentsa Aretoa
2015/01/16
Astelehenean eratuko dute Gardentasun eta Gobernu Onerako Batzordea, Jokin Bildarratz Senatuko ordezkari izango duena
Euzko Abertzaleak Taldeko bozeramailea den Jokin Bildarratz kide izango duen Gardentasun eta Gobernu Onerako Batzordea astelehenean eratuko da. Espainiako Estatuaren historian lehen aldiz osatuko da urtarrilaren 19an martxan jarriko den organo hau.
Euzko Alderdi Jeltzaleko senataria batzordekide moduan arituko da Esther Arizmendi buru izango duen erakundean eta Goi Ganberako ordezkaria izango da, abenduaren 10ean bertako Ogasun eta Administrazio Publikoetako Batzordean hautatua izan ostean. Aipatutako biekin batera, Pilar Cortés, María José De La Fuente, José Manuel Sánchez, Agustín Puente, María Pía Junquera eta José Luis Martínez Almeida ere batzordekide izango dira, Francisco Javier Amorós Gardetasun eta Gobernu Onerako Zuzendariorde Nagusi eta idazkari moduan arituko delarik. Hauek guztiak abenduaren 12ko Ministroen Kontseiluko Akordioan izendatu zituzten.
Batzordea eratzeko ekitaldia erakundearen lehen batzarra egiteko ere aprobetxatuko da. Bertan, Batzordeko kideen aurkezpena egiteaz gain, bakoitzari “Gardentasun eta Gobernu Onaren Batzordearen 2015-2016 garairako Plan Estrategikoaren Aurrerapena” banatuko zaio eta hurrengo batzarraren data ere zehaztuko da.
Halere, eraketa batzarraren aurretik, Gardentasuna, Informazio Publikorako Irisgarritasuna eta Gobernu Onaren Legeari babesa emateko ekitaldi instituzionala egingo dute Espainiako Gobernuko Presidenteordea den Soraya Sáenz de Santamaríak eta bertaratuko diren hainbat agintarik. Ekitaldia 13:00etan izango da Senatuko egoitzan.
Gardentasun eta Gobernu Onaren Kontseilua 19/2013 (abenduaren 9koa) Legearen 33. artikuluan oinarrituta sortutako erakunde publiko eta independentea da. Bere eginkizunak dira jarduera publikoaren gardentasuna sustatzea, publizitaterako dauden obligazioak betetzen direla ikuskatzea, informazio publikora iristeko eskubidea gordearaztea eta gobernu onaren neurriak ikuskatuko direla bermatzea. Arau honen arabera, organo zuzentzaileak Gardentasun eta Gobernu Onaren Batzordea eta bere presidentea dira.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19