Prentsa Aretoa
2015/01/19
Bildarratzek “kristalezko administrazioak” eskatu ditu Gardentasun Batzordearen eraketan
Senatuko Euzko Abertzaleak Taldearen bozeramailea den Jokin Bildarratzek “kristalezko administrazioak” eskatu ditu Estatu espainiarraren historian lehen aldiz Gardentasun eta Gobernu Onaren Batzordea osatu ostean. Erakunde berri honetako Senatuko ordezkariak batzorde honetako gainontzeko kideak ere “sentipen eta ildo berean” daudela adierazi du.
Erakunde berria hileko lehen astearteetan batzartuko dela azaltzeaz gain, Bildarratzek erakundearen lehen lana martxan jarri berria den gardentasun ataria berrikustea izango dela aurreratu du. “Ulertzen dugu jendearentzat ez dela erraza izaten ari, ez dela eraginkorra izaten ari, eta aldaketa garrantzitsu bat egin nahi dugu” jakinarazi du.
Euzko Alderdi Jeltzaleko senatariak, batzorde honen kide izatea “erantzukizun handia” dela onartu du, herritarrek gardentasuna eskatzen dutelako eta “horretarako gaude gu”, adierazi du. Zentzu honetan, Bildarratzek ziurtatu du “ikusten badut nire lanaren ekarpenarekin ez diedala herritarren beharrizan eta kezkei erantzuten, jakina, joan egingo naiz”.
Gardentasun eta Gobernu Onaren lehen bilera hau izan aurretik, Gobernuko Presidente ordea den Soraya Sáenz de Santamariak parte hartu duen ekitaldi ofizial bat izan da.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19