Prentsa Aretoa
2015/01/20
Euzko Abertzaleak Taldeak babesa eman dio frankismoko krimenen inguruko Egiaren aldeko Batzordearen Plataformari
Frankismo garaian izandako krimenen inguruko Egiaren aldeko Batzordearen Plataformako ordezkariak hartu ditu asteon Euzko Abertzaleak Taldeko Justizia Batzordeko bozeramailea den Jokin Bildarratzek. Ordezkari jeltzaleak babesa eman dio elkarteari urtarrilaren 27an gogoratzen den Holokaustoaren Egunean Senatuak egiten duen ekitaldian frankismoaren garaiko biktimek ere euren lekua izan dezaten egiten ari den eskaeran.
Julián Rebollo, Jaime Ruiz eta Jordi Gordon izan ziren elkarteko ordezkariak bileran eta Bildarratzi euren kexa azaldu zioten “iaz ezin izan zutelako ekimen honetan parte hartu frankismoko biktimen familiartekoek; biktima asko, gainera, kontzentrazio esparruetan hil zirenak”.
Euzko Abertzaleak Taldearen babesa jaso ostean, beste alderdi politikoen aldetik ere bilatuko duten babesa, elkarteko ordezkariek Bildarratz zoriondu zuten Justizia Batzordeko bozeramaile moduan Memoria Historikoaren Legea bete, garatu eta exekutatu dadin egin dituen ekimenengatik; izan ere, lege horrek guda zibil eta diktaduran zehar jazarpena edo biolentzia sufritu zutenen aldeko eskubideak aitortu eta zabaldu eta horretarako neurriak ezartzen ditu.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19