Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2015/01/27

Anasagasti eta Iparragirre, Europako Parlamentua eta Gorte Orokorren arteko harremanen topaketan

Iñaki Anasagasti eta Maria Eugenia Iparragirre senatariek Europako Parlamentua eta Espainiako Gorte Orokorren arteko harremanak hizpide izango dituen topaketan hartuko dute parte asteazken honetan, urtarrilak 28, Bruselan. Hauek Gorte Orokorretako delegazioarekin batera joan dira, guztira Senatuko eta Kongresuko 36 ordezkari batuz, tartean baita Pedro Aspiazu diputatu jeltzalea ere

rss Ezagutzera eman
Anasagasti eta Iparragirre, Europako Parlamentua eta Gorte Orokorren arteko harremanen topaketan

ARGAZKIA JAITSI

Aipatutako instituzioen arteko harremanak eta erakunde biek komunean dituzten beste gai batzuk landuko dituzten topaketara, Anasagasti Europar Batasuneko Batzorde Mistoko Euzko Abertzaleak Taldeko bozeramaile moduan joango da, eta Iparragirre Senatuko Ekonomia eta Lehiakortasun arloko Euzko Abertzaleak Taldeko bozeramaile moduan. Ordezkari jeltzaleek Izaskun Bilbao eurodiputatuarekin batzartzeko aprobetxatuko dute bidaia.

Ezagutu Gure Senatariak