Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2015/01/28

Euzko Abertzaleak Taldea, Euskadik Fitur turismo azokan duen postuaren irekieran

Rut Martínez eta José María Cazalis igandera bitartean zabalik izango den Fitur azokan Euskadik izango duen erakusleihoaren irekiera ekimenena izan dira. Estatuan egiten den turismo mailako azokarik garrantzitsuena den honetan, Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeko kideak inaugurazioa gidatu duten Merkataritza eta Turismo sailburuordea den Itziar Epalza, Turismo zuzendaria den Mertxe Garmendia, eta Turismoaren Euskal Agentziako Basquetourrreko zuzendaria den Arantza Madariagarekin izan dira.

rss Ezagutzera eman
Euzko Abertzaleak Taldea, Euskadik Fitur turismo azokan duen postuaren irekieran

ARGAZKIA JAITSI

Euskadiko eskaintza turistikoa ezagutzera emateko, Eusko Jaurlaritzak 700 metro koadroko esparrua prestatu du, euskal ikonografiaz apaindutako egurrezko kutxa handietan banatuta; kanpoaldean zuri-beltzezko argazki indartsuak dituzte, barrualdea koloretsuago agertuz. Kutxa bakoitzak leku sorta bat adierazten du: hiriak (Bilbo, Donostia eta Gasteiz), Euskal Kosta, Arabar Errioxa,  edo mendi eta haranak. Gainera, gastronomia eta enoturismo kutxa bat eta Euskadiri buruzko informazio orokorra emateko beste bat ere izango dira. Esparruan hogei mahai dituen lanerako leku bat ere badu, arloko profesionalekin egon ahal izateko.

Eustateko datuen arabera, iaz 2.424.832 turistek eman zuten gauren bat Euskadiko hoteletan, aurreko urtean baino %2,4 gehiago.

Ezagutu Gure Senatariak