Prentsa Aretoa
2015/01/29
EAJk jarraipen zorrotza egingo du Sustapen Ministerioak AHT 2019an martxan jarriko dela egin duen iragarpena bete dezan
Espainiako Gobernuko Sustapen ministroa den Ana Matok Euskadin Abiadura Handiko Trena 2019an martxan jartzeko hartu duen konpromisoa pozgarria da EAJrentzat. Dena dela, alderdi jeltzalea arretaz jarraituko du egitasmo hau, orain arte bezala, epeak bete daitezen eta proiektua berme guztiekin burutu dadin.
Eusko Jaurlaritzak eta hainbat ordezkari jeltzalek egindako lanak eta eskaerek eragin dute Madrilgo Exekutiboak atzeratuta izan dituen lan hauek behingoz hasteko konpromisoa, orain arte beste eremu batzuetako trenbide zatiak egitea lehenetsi duelako bakarrik agintean izan den Alderdiarentzako politikoki onuragarriagoa izan delako. Arlo honetan hainbeste lan egin duten ordezkari jeltzaleen artean Maria Eugenia Iparragirre senataria ere badago, Pastorri hainbatetan lanetarako epeak zehaztea eskatu diona.
Gogoratu behar da, Euskadi zeharkatuko duen trenbidea ez dela bakarrik gure herrialdearentzako onuragarria, Atlantiko aldeko Europari ere zuzeneko mesedea egingo diolako, 83 milioi pertsona baino gehiagori, hain zuzen ere.
Estatuko Gobernuaren iragarpena aurrerapauso bat da, nahiz eta zalantzazkoa suertatu ahal den hauteskunde kanpaina aurreko sasoian egin duelako; are gehiago, 2015eko Estatuko Aurrekontu Orokorretan ‘Euskal Y’ delakoari murrizketak ezarri ostean eta EAJk lanak azkartzeko egin zituen emendakin guztiak baztertu ostean. Beraz, Pastorrek publikoki konpromisoa hartu arren, EAJk jarraipena egiten jarraituko du Sustapen Ministerioak AHT martxan jartzeko iragarri dituen epeak zorrotz bete ditzan eta baita lanok segurtasun osoz, ingurumena zainduz eta irisgarritasuna bermatuz egingo dituela. Exijentzia horien artean izango dira, zalantzarik gabe, orain arte erabaki gabe dauden hiriburuetarako sarbideak egitea eta geltokientzako kokapen egokiak bilatzea.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19