Prentsa Aretoa
2015/02/04
Merkataritza Ganberen Lege berriak “enpresa txiki eta ertainek nazioartera jauzia egiteko laguntza mota guztiak deuseztatu ditu”
Mikel Arieta−Araunabeña, Bilboko Merkataritza Ganberako zuzendari-gerentearen arabera, 4/2014 (apirilaren 1ekoa) Lege Berria, Oinarrizkoa Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazio Ganbera Ofizialentzat, “enpresa txiki eta ertainek nazioartera jauzia egiteko izan dituzten laguntza mota guztiak deuseztatu dituen legea da”. Euzko Abertzaleak Taldeak eskatuta Senatuko Iberoamerikako Gaietarako Batzordean gaur egin duen agerraldian, Arieta-Araunabeñak “legeak ahaztu egin ditu Administrazioaren laguntza benetan behar dituzten enpresak”.
Goi Ganberan izan duen parte hartzean, Bilboko Merkataritza Ganberako zuzendari-gerenteak eskertu egin du Senatuaren lana Lege honi dagokionez, “lagundu egin zuelako Ganbera Lege berria hain txarra izan ez zedin; txarra besterik ez, Talde parlamentario eta senatari batzuek zuzenketa batzuk proposatu zituztelako”.
Arieta−Araunabeñak ironia erabili du Ganberen Lege berriari buruz hitz egiterakoan, izan ere “kuriosoa” iruditu zaio nazioartekotzearen arloan Merkataritza Ganberen papera indartzen duen bitartean honen finantzazioa ahaztu egiten duela. “Hiru ganbera eredu daudela esan daiteke: kontinentala, anglosaxoia eta orain, Espainiako Merkataritza Ganberen Lege berriarekin, espainiarra. Hau da, nazioartekotze arloan merkataritza ganberen papera indartzen duena, eskubide publikoko korporazio izaera indartzen duena, baina honen finantzazioari buruz ezer esaten ez duena, edota nazioartekotze ekimenei nola ekin edo zerbitzu orokorrak nola eman aipatzen ere ez duena”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19