Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2015/02/05

Bizkaiko Ingurumen diputatuak hondakinen kudeaketa integralaren sistema azaldu du Senatuan

Iosu Madariaga Garamendik, Bizkaiko Ingurumen diputatuak, lurralde historikoan egiten den hondakinen kudeaketa integralaren sistemari buruzko hitzaldia eman du gaur Senatuan.

rss Ezagutzera eman
Bizkaiko Ingurumen diputatuak hondakinen kudeaketa integralaren sistema azaldu du Senatuan

ARGAZKIA JAITSI

Goi Ganberako Euzko Abertzaleak Taldearen gonbidapena jasoz Hondakinen Azterketaren inguruko Txostenean parte hartu duen Madariagak, esparru honetako errealitatea azaleratu du, zalantzan jarriz gaur egun askotan erabiltzen diren argudio “eko-erlijiosoak”, diputatuaren beraren esanetan; hauek sarritan ontzat ematen direlako errepikatzearen errepikatzeaz edo politikoki egokiagoak direlako, eta ez egiazkoak edo eraginkorrak direlako. “Bere hitzaldia ezin hobea izan da eta hausnarketa eta eztabaida eragin du, eta txostengileetako batzuk argudio barik utzi ditu”, azaldu du Euzko Abertzaleak Taldeko Ingurumen Batzordeko bozeramailea den José María Cazalisek.

 

Ezagutu Gure Senatariak