Prentsa Aretoa
2015/02/09
Jokin Bildarratz: “Jendeak behar duen informaziora sarbidea izatea da Gardentasun Batzordean dudan helburua”
Senatuko Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak Gardentasun eta Kontseiluko kide moduan duen helburua “denonak diren erakundeen gardentasuna lortzea” dela berretsi du. “Jendeak behar duen informaziora sarbidea izateko eskubidea dauka”, gehitu du.
Sortu berri duten Gardentasun eta Gobernu Onaren Batzordeko Goi Ganberaren ordezkariak agindu duenez, “nire ekarpenekin erakundeetan gardentasuna lortzeko helburua lortzen ez badut, alde egingo dut”.
ETB1eko elkarrizketa baten Kutxabank eta Euskadin Estatuko Gobernuko ordezkaria izan zen Mikel Cabiecesen arteko harremanari buruz galdetuta, Bildarratzek gogoratu du Fiskaltzak eta epaileek aztertu beharko dutela egoera, eta “diskrezioa” eskatu die alderdi politikoei, gehienak “adierazpenen lokatzean sartu” direnak hauteskunde urte honetan. Horrela, Ezker Abertzaleari Eusko Legebiltzarrean ikerketa batzordea eratzeko eskatzea kritikatu dio. “Zer zerikusi dauka Kutxabanken gertatutakoarekin?”, galdetu dio bere buruari. Bere iritziz, egunotako adierazpenik mingarrienak, hain zuzen ere, Ezker Abertzaletik etorritakoak iruditu zaizkio, hauek “inoiz ez dutelako ezer esan” ETAk mehatxupean izan dituen pertsonen inguruan.
Senatari jeltzaleak politikaren egungo egoera ere baloratu du, eta Estatuan ohikoa izan den alderdi-bitasuna apurtu egin dela iritzi dio. “PSOEn historikoki izan dituzten sestrekin jarraitzen” duten bitartean, PPri “luze egin ahal zaio” hauteskunde orokorretarainoko itxaronaldia, “egunetik egunera indarra galtzen ari delako”. Podemos alderdi berriaren inguruan, gogoratu du Europarako hauteskundeetan “oso emaitza ona” lortu zuela botoen %7arekin, baina orduan parte hartzea %47 baino ez zela izan, hauteskunde orokorretan hogei puntu gehiagokoa izango den bitartean. Hori dela eta, “inkognita” moduan definitu du haien etorkizuneko emaitzak. Krisiak Europa osoan gobernuan izan diren alderdi politikoei kalte elektorala eragin diela gogoratuta, Bildarratzek Euskadira ekarri du egoera hori, eta gogoratu du botoen asmoak iragartzen dituzten galdeketek 11 puntuko galera ematen dietela bai PPri Araban bai Bilduri Gipuzkoan, Bizkaiko Aldundian eta Eusko Jaurlaritzan EAJk, iragarri dutenez, ahuldura hori sufrituko ez duen bitartean.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19