Prentsa Aretoa
2015/02/10
EAJk Nerbioi-Ibaizabal ibai-arroaren eskuduntza Eusko Jaurlaritzari transferitzea eskatu dio Ingurumen ministroari
EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak Taldeko José María Cazalis senatariak Nerbioi-Ibaizabal ibai-arroa erkidego barneko moduan kontuan hartu eta Eusko Jaurlaritzari transferitzeko lege neurriak hartzea eskatu dio Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen ministroari.
Senatari bizkaitarraren arabera, orain bertan jarraitzen den kudeaketa sistema Espainiako Gobernuak defenditu izan duen Administrazio Publikoaren arrazionalizazioa eta kudeaketaren eraginkortasunaren “kontrakoa” da.
Senatari jeltzaleak galdera hau egin dio den Isabel García Tejerinari aipatutako ibai-arroa erkidego arteko moduan izendatuta dagoelako, nahiz eta dituen 1.232 kilometro koadroetatik %1 -9,8 kilometro koadro- baino ez dagoen Burgoseko lurretan, bertako ur guzti-guztiak lur azpikoak izanik eta inolako aprobetxamendurik eduki ez; bai giza kokalekurik ez dagoelako, bai nekazal edo abeltzaintza ustiakuntzarik ez dagoelako. Gainontzeko esparrua, %99a, Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean dago eta horregatik Uraren Euskal Agentzia (URA) da bertan kontrol, azterketa eta polizia lanak egiten dituena, okupazioak eta isurketak zein dagozkion isunak kudeatuz. Bakarrik prozesuaren amaieran aztertzen ditu erresoluzio proposamenak Confederación Hidrográfica del Cantábrico delakoak, askotan hiru hilabeteko atzerapenarekin eta batzuetan espedientea irekitzeko erabilitako arrazoiekin bat ez datozen irizpideekin.
Ministroak eman duen erantzuna “ezusteko bikoitza” izan da Euzko Abertzaleak Taldearen ordezkarientzat; alde batetik, jeltzaleek ibai-arroaren kalifikazioarekin oker zeudela esan duelako, akatsa berak egin duenean galdera ulertzerakoan eta, ondorioz, argumentazioaren zati bat ematerakoan. Bestalde, Konstituzioa bete behar dela argudiatu du transferentzia hori ez emateko, Estatuak Autonomia Erkidegoei transferentziak egitea Konstituzioaren kontrakoa dela ulertzera emanez.
Gaur arratsaldean egin den Gobernua kontrolatzeko osoko bilkuran, Cazalisek Europako uren politikako Zuzentarau Markoaren 13 artikulua gogoratu dio Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen ministroari, zeinek esaten duen uraren inguruko erabakiak bera erabili edo degradatzen den lekutik hurbilen dagoen mailan hartu behar direla. “Bizkaian sortutako espedienteak Oviedon erabakiz ez du ematen hurbiltasun premisa hau betetzen denik”, nabarmendu du jeltzaleak.
Senatari bizkaitarrak gehitu duenez, “ematen du Nerbioi-Ibaizabal ibai-arroarekin gertatzen dena ez datorrela bat administrazio publikoaren eraginkortasun eta arrazionalizazio moduan erakutsi nahi izan digutenarekin. Ez bada, behintzat, argudio hauek bakarrik direla baliagarriak birzentralizatzeko edo autonomi erkidegoei dagozkien eskuduntzak berreskuratzen ahalegintzeko, edo kasu honetan bezala, azalpenik, arrazoirik edo justiziarik ez duten egoerak behin betikotzeko ez badira”, aipatu du senatariak ironiaz.
Baldintzak ikusita, Cazalisek ohartarazi du “onartezina dela, ezinezkoa delako, %1 horrek ibai-arro baten dinamikaren alde adierazgarria denik edo benetan eragiten duenik mantentzea. Kontrakoa: baldintza hauek nahikoa izan beharko lirateke ibai-arroa erkideko barneko moduan kontuan hartzeko eta, horregatik, Eusko Jaurlaritzaren eskuduntza izatera pasatzea”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19